2.2.13. Komunikazio-kanpaina merkataritza eta tokiko kontsumo arduratsua sustatzeko.

Bonuen bidezko kontsumoaren pizgarrien neurriekin batera, proposatzen da komunikazio-kanpaina bat egitea Bilboko saltokietan eta negozioetan kontsumoa indartzeko eta sustatzeko.

Helburua
2.2.b. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Bilbon zuzenean kontsumitzeko pizgarriak. Bilbo bonuak.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
150.000 €
Gai sektorialak
Tokiko merkataritza, Kontsumoa
Gauzatze-egoera

Amaituta

Jarraipena

2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31

Hasierako aurrekontua (propioa) = 150.000 €.

2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 165.272 € (*).

(*) Zuzeneko kostuak, Komunikazio Kabinetearen urteko akordioak dituzten komunikabideetako (irratiak, aldizkariak eta tokiko webguneak) kanpainei egotz dakiekeen kostua eta udal-euskarriei dagokiena (autobusak, kanpoaldea, ekipamenduetako pantailak, kale-argiak, etab.) sartu gabe.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Amaituta
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31

Proiektua 2 fasetan garatu da: 

- Tokiko merkataritzaren sustapen orokorreko hasierako fasea (ekainaren 29tik urtea amaitu arte). Kanpaina 3 txandatan antolatu da (ekaina-uztaila, iraila-urria eta abendua).

- Bigarren fasea, berriz, merkataritza- eta kultura-bonuak sustatzera bideratu da (azaroaren 23tik urtea amaitu arte).

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Amaituta
Kanpaina martxan jartzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24

Kanpainak “Erosi, kontsumitu eta dibertitu Bilbon” izena du, uztailean hasi zen eta abendura arte luzatuko da.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen