2.2.14. Sustapen-ekintzak hurbiltasun-merkatuetan.

Hurbiltasun-merkatuen artean Bilboko turismo-eskaintza sustatzera bideratutako neurria.
Aurreikusten da pertsonen mugimenduen liberalizazioa geografikoki eskalatuko dela; horrela, hurbiltasunezko merkatuak izango dira berreskuratuko diren aurrenekoak.
Bestalde, norakoaren segurtasun-pertzepzioa handiagoa izango da Bilboko errealitatea hurbilagotik bizi izan duten pertsonentzat eta gure hirira berezko garraiobide batekin edo distantzia laburreko garraiobide batekin etor daitezkeenentzat.

Helburua
2.2.c. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Hiriaren promozio turistikorako ez-ohiko ekintzak.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Gai sektorialak
Tokiko merkataritza, Turismoa
Gauzatze-egoera

Amaituta

Jarraipena

2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31

Hasierako aurrekontua (propioa) = Ez zegoen halakorik modu bereizgarrian. 2.2.14, 2.2.15 eta 2.2.16 neurrien aurrekontua 450.000 €-koa zen. 

2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 94.300 €.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Amaituta
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31

Uztailean abiarazitakoez gain, honako sustapen-jarduera hauek ere egin dira:

- “Bilbao Bizkaia, gastronomiaren esentzia” kanpaina. Volotearekin batera gauzatu da, eta, kasu honetan, 3 hiri igorleri bideratu zaie: Sevilla, Malaga eta Valentzia.

- COVID ondorengo garairako sustapen-euskarri bereziak egitea.

- Bilbao Bizkaia mapa tematiko berriak (Txakolina, Shopping-a, Drive & Enjoy, City & Experience). Bilbo, Bizkaia eta hiri mugakideetako turismo-bulego guztietan, museoetan, interpretazio-zentroetan eta bidaiariak bisitatzeko baliabide turistikoetan banatu dira.

Ekintza horiek inpaktu handia izan dute. Adibidez, Vueling eta Volotearekin batera egindako kanpainek 7 milioi inprimatze baino gehiago lortu dituzte.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Amaituta
Gastronomia sustatzeko ekimenak abiaraztea.
Eguneratze-data: 2020/07/24

Sustapen-jarduera horiek uztailaren bigarren hamabostaldian jarri dira abian eta gastronomiarekin eta gure turismo-eskaintzako beste erakargarritasun batzuekin lotutako osagai indartsua dute; besteak beste, ekimen hauek egin dira:

- “Bilbao Bizkaia, itzuliko zara”, gaikako bideoen kanpaina bat da, helmugako esentzia laburbiltzen duena.

- “Helmuga bat, hamabi izar gastronomiko”, bi kanpaina eta goi-mailako gastronomia, protagonista gisa, bateratzeko balio izan duen mezu nagusia. “Bilbao Bizkaia, helmuga distiratsua” (Madril eta Bartzelonako publiko segmentatuei zuzendutako kanpaina) eta “Dastatu izarrak” (Bilboko eta Bizkaiko tokiko publikoari zuzendutako kanpaina, etxetik hain gertu duten goi mailako gastronomiaren berri izan dezaten).

- “Ciudades como Bilbao cortan el bacalao”, Vueling airelinearekin batera egindako marketin-jarduera, “Jateko moduko hiriak” ekimenaren barruan, gastronomiaren bidez lau hiri igorlerekin konektatuz: Sevilla, Malaga, Valentzia eta Bartzelona.

- Bilbao Bizkaia gaikako mapa berriak: Txakolina, Shopping, Drive & Enjoy eta City & Experience.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen