2.2.15. Alderantzizko sustapen-ekintzak turoperadore eta preskriptoreekin.
Bilboko turismo-eskaintza sustatzeko neurria, bitartekaritzaren bidez eta Bilbora joz.
Nazioarteko promozio turistikoa berriz orientatuko da alderantziko ekintzen aldeko apustua egiteko, hau da, norakoan bertan egiten diren ekintzen alde eginez, bitartekaritza edo Bilborako preskripzioa erakarriz.
Epe ertainera duen efektuaz gain, horrelako ekintzetan egindako inbertsioak eragin zuzena dauka tokiko sektore turistikoan eta, aldi berean, lan estuagoa eta kolaboratiboagoa ahalbidetzen du gure enpresekin eta horien artean ere bai.
- Helburua
- 2.2.c. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Hiriaren promozio turistikorako ez-ohiko ekintzak.
- Hasiera-data
- 2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
- Amaiera-data
- 2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
- Gai sektorialak
- Tokiko merkataritza, Turismoa
Prozesatzen
Jarraipena
Diseinatutako eta prestatutako neurria, 2021ean hasiko dena
Eguneratze-data: 2020/12/31
- Turoperadoreekiko bitartekotza sustatzeko ekintzak (fam trips)
1. eta 2. faseak (Match live, Virtual match) 2021eko lehen hiruhilekoan gauzatuko dira.
3. fasea (Match in place) 2021eko azken hiruhilekoan kontratatu eta egingo da.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = Ez zegoen halakorik modu bereizgarrian. 2.2.14, 2.2.15 eta 2.2.16 neurrien aurrekontua 450.000 €-koa zen.
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 157.821 €.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31
Alderantzizko sustapeneko jarduketa horiek bi ekintza-taldetan banatzen dira:
- Kazetariekiko bitartekotza sustatzeko ekintzak (fam press)
Kazetariak konprometituta eta harremanetan daude, eta estatuko, Frantziako (Akitania) hurbileko eta Portugaleko merkatukoak dira.
Ez dira gauzatu, mugikortasuna debekatuta zegoelako eta hiriko turismo-eskaintzaren zati handi bat itxita zegoelako.
- Turoperadoreekiko bitartekotza sustatzeko ekintzak (fam trips)
Proiektua nazioarteko merkatuetako turoperadoreei zuzenduta dago eta "MATCH Bilbao-Bizkaia" izena du.
Hiru fase ditu: Match live, Virtual match eta Match in place. 1. eta 2. faseak kontratatu dira (2021eko lehen hiruhilekoan gauzatuko dira).
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Neurriaren diseinua.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Diseinatzeko fasean.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)