2.2.16. Sustapen digitala indartzea.

Neurri horrek esan nahi du kanpaina digitalak indartu behar direla, egoera berri honetan funtsezko tresna diren aldetik, kontsumitzaileengana iritsi ahal izateko eta, gure turismo-eskaintzaren aurkezpenetik aurrera, horietan eragiten saiatzeko.
Horretarako, 3 ildo hauetan lan egingo dugu:
- Kanpaina digitalaren helburuak bideratuz kontsumitzaileek bidaiaren azkenengo erabaki-etapan egiten dituzten ekintzetarantz: erosketa eta erreserba.
- Gure helburuak partekatzen dituzten bazkide eta kolaboratzaileekiko elkarlana indartuz: aire-konpainiak eta bidaia-agentzia digitalak.
- Babes-ekintzak eta euskarriak mundu digitalaren eta merkatuko nitxoen promoziora orientatuz, bidaien munduan sartzen diren heinean.

Helburua
2.2.c. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Hiriaren promozio turistikorako ez-ohiko ekintzak.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Gai sektorialak
Kontsumoa
Gauzatze-egoera

Amaituta

Jarraipena

2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31

Hasierako aurrekontua (propioa) = Ez zegoen halakorik modu bereizgarrian. 2.2.14, 2.2.15 eta 2.2.16 neurrien aurrekontua 450.000 €-koa zen.

2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 17.594 €.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Amaituta
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31

Kanpaina estatuko eta nazioarteko merkatuetara bideratu da, bai esparru profesionalera, bai balizko azken erabiltzaileengana. 

Hona hemen inpaktu-adierazle batzuk:  

Bilbaoturismo.net webgunea:

- 2020an metatutako erabiltzaileak: 400.321

- 2020an metatutako erabiltzaile berriak: 376.830

- 2020an metatutako saioak: 477.948

- 2020an bisitatutako orriak: 1.137.020

Facebook:

- 2020ko abenduan zituen jarraitzaileak: 22.600

- 2020an metatutako irismena: 1.265.023

Twitter:

- 2020ko abenduan zituen jarraitzaileak: 4.146

- 2020an metatutako inprimatzeak: 595.300

Instagram:

- 2020ko abenduan zituen jarraitzaileak/audientziak: 27.100

- 2020an metatutako irismena: 894.505

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Amaituta
Neurriaren diseinua.
Eguneratze-data: 2020/07/24

Diseinatzeko fasean.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen