2.2.17. Bilboko tokiko elkarteentzako eta bestelako eragile ekonomiko sektorialentzako laguntza tekniko eta ekonomikoak horiek eusteko, kudeatzeko eta sustatzeko.

Bilboko tokiko merkatarien elkarteak ekonomikoki laguntzea, urtero ematen zaien diru-laguntza izenduna % 100 handituz eta eskainitako babes teknikoa indartuz. Babes tekniko hori Bilbao Ekintzak, Bilbao Dendak eta Bilbao Centro erakundeek osatutako baterako talde batetik koordinatuko da, zehazki, merkataritzako bulego teknikoen bidez. Aldi berean, proposatzen da hitzarmen bat sinatzea Bizkaiko Ostalaritza Elkartearekin.

Helburua
2.2.d. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Auzoetan merkataritza-jarduera dinamizatzeko ez-ohiko ekintzak.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
350.000 €
Gai sektorialak
Tokiko merkataritza, Zerga-sistema
Eremu geografikoak
Guztiak
Gauzatze-egoera

Amaituta

Jarraipena

2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31

Hasierako aurrekontua (propioa) = 350.000 €(270.000 € merkataritza-elkarteentzat + 80.000 € ostalaritza- elkarteentzat).

2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 350.000 € (% 20 merkataritza elkarteentzat+ % 100 ostalaritza- elkarteentzat 2021ean).

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Amaituta
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena.
Eguneratze-data: 2020/12/31

Emandako laguntza izendunari esker, Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak hainbat sustapen-neurri garatu ahal izan ditu. 

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Amaituta
Bizkaiko Ostalaritza Elkarteari laguntza izenduna onartzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24

Ekainaren 25eko osoko bilkuran, Bizkaiko Ostalaritzako Elkarteari emateko laguntza izendun bat onetsi zen, sektoreak eskaintzen dituen zerbitzuak indartzeko, sektore hori baita krisi honek gehien kaltetu dituenetako bat; laguntzari esker, elkarte hori sustapen-neurriak garatzen ari da.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen
Neurria onartzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24

Bilboko zonakako elkarteentzako laguntza ekonomikoa, urtero ematen zaien dirulaguntza izenduna % 100 areagotzeko, auzoetan merkataritza-jarduera sustatzeko ezohiko ekintzak egin ahal izan ditzaten. Maiatzaren 28ko osoko bilkuran onetsi zen.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen