2.2.19. 2020/21 Enplegu-plana, Lanbiderekin elkarlanean.

Horretan sartuko dira, bai udalaren aldi baterako kontratazio zuzenak, bai enpresen aldi baterako kontrataziorako pizgarriak, azkenengo horiek lehenetsiz.
Kalkulatzen da Lanbideren finantziazioa 4.600.000 eurokoa izango dela.

Helburua
2.2.e. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Enpleguaren sustapena.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
1.000.000 €
Gai sektorialak
Enplegua eta talentua
Gauzatze-egoera

Prozesatzen

Jarraipena

Garatze bidean, neurria 2021era hedatzen da
Eguneratze-data: 2020/12/31

788 eskaera 2021ean ebatziko dira.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31

Hasierako aurrekontua (propioa) = 1.000.000 €.

2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 1.005.911€.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31

2020ko azaroaren 27an, Lanbidek Bilboko Udalaren aldeko ebazpena eman zuen. Horren bidez, 7.732.271 €-ko dirulaguntza eman zitzaion 2020-21 Enplegu Plan Arrunta gauzatzeko, 2021eko ekainaren 30era arte. Laguntza bi ildotan banatu zen:  

a) Enplegua sustatzeko lerroa (zuzeneko kontratazioak)

Abenduaren 31n, aurreikusitako 252 kontratazioak egin dira (146 emakume eta 106 gizon), honako profil hauei dagozkienak: 

- DSBEren jasotzaileak edo onuradunak: 86

- Iraupen luzeko langabeak: 122

- 35 urtetik beherakoak: 86

- 45 urtetik gorakoak: 122

- 55 urtetik gorakoak: 43

- Gizartetik baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonak: 4

- COVID-19aren ondorioz langabezian geratu diren pertsonak: 97

b) Laguntza enpresek kontratazioak egin ditzaten

Aurreikusi da 701 kontratu lagundu direla diruz. 2020/12/16tik 2021/01/04ra egon zen zabalik enpresek eskabideak aurkezteko epea, eta, guztira, 788 eskaera jaso ziren. Gaur egun ebazpen-fasean daude. 

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen
Lanbiden eskaera egitea.
Eguneratze-data: 2020/07/24

Uztailaren 30ean, Lanbiden eskaera egingo da Bilboko Udalaren izenean. 

Ebazpenaren ostean, Bilboko Udalak kontratazioak hasiko ditu eta tokiko enpresetarako kontratazio-laguntzen deialdia jarriko da abian, seguruenera ere urteko azken hiruhilekoan.  

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen