2.2.21. Enplegu-plan berezien sustapena.
Gizarte-erakundeen eskutik eta Lanbiderekin elkarlanean, ekimenak sustatuko dira kontrakzio ekonomikoak gehien eragindako kolektiboen enplegagarritasuna areagotzeko.
- Helburua
- 2.2.e. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Enpleguaren sustapena.
- Hasiera-data
- 2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
- Amaiera-data
- 2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
- Aurrekontua
- 250.000 €
- Gai sektorialak
- Enplegua eta talentua, Gazteria
Prozesatzen
Jarraipena
Garatze bidean, neurria 2021era hedatzen da
Eguneratze-data: 2020/12/31
Proiektuak 2021eko irailera bitartean garatuko dira.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = 250.000 €.
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 250.000 €.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31
Enplegu-plan berezietan, prestakuntzarako, lan-aktibaziorako eta bitartekaritzari laguntzeko ekintzak sartzen dira, eta horien xedea da lan-merkatuan sartzeko edo merkatura itzultzeko itxaropenak areagotzea. Gainera, kualifikazio-maila txikia eta/edo enplegua lortzeko zailtasun espezifikoak dituzten pertsonei helburu hori lortzeko behar diren kualifikazioa eta gaitasunak eskaintzen zaizkie. Hori guztia, ibilbide eta laguntza pertsonalizatuaren bidez eta sare eta sinergia komunitarioak garatuta eta aprobetxatuta gauzatzen da.
5 proiektu babestu dira:
- OTXARKOAGA GARATUZ proiektua, Otxarkoagako Lanbide Eskolak eta Tendel Elkarte Soziokulturalak sustatua. Proiektuak laneko eta prestakuntzako ibilbide bat eskaintzen du biltegiko jarduera lagungarrietan, merkataritzako jarduera osagarrietan eta etxebizitzak birgaitzeko jardueretan, eta, guztira, 45 pertsona izan dira onuradun.
- LANHEZI BILBOKO AUZOAK #AURRERA prestakuntzarako eta enplegurako proiektu berezia Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetarako, Ibar Ezkerrak eta Gaztaroa-Sartuk sustatua. Proiektuak hainbat arlotako prestakuntza eskaintzen du, hala nola instalazioak zaintzea eta babestea; multimedia argitaratze-produktuak garatzea; bizikletak konpontzea, mantentzea eta saltzea; eraikin eta lokaletan garbiketa espezializatua egitea; pertsonei arreta soziosanitarioa ematea etxeetan; eta biltegiak antolatzea eta kudeatzea. Guztira, 72 pertsona izan dira onuradun.
- OTXARBERRI-LAN proiektua, Bagabiltzak, San Miguel Marista Etxeak, Gehilanek eta Gardaberak sustatua. Proiektuak prestakuntzarako eta lanerako ibilbide bat eskaintzen du, mendekotasuna duten pertsonei gizarte-erakundeetan arreta soziosanitarioa ematearekin eta ingurune horietako sukaldaritzako oinarrizko eragiketekin lotuta. Guztira, 30 pertsona izan dira onuradun.
- BILBAO OJALÁ proiektua, Itaka Escolapios Fundazioak sustatua. Alfabetatzeko eta gaztelania atzerriko hizkuntza gisa irakasteko proiektua da, eta hainbat prestakuntza-ekintza hartzen ditu barne, alfabetatzeko, gaztelania ikasteko eta indartzeko prozesu batekin batera, etorkinei lan-merkatuan edo prestakuntza kateatuetan sartzeko aukera emateko. Programak, guztira, 190 pertsonari eman die laguntza.
- #GAZTEBARRI AURRERA, prestakuntza eta enplegurako proiektu zirkularra Uribarri eta Iralabarri auzoetarako, EDE Fundazioak sustatua. Proiektua pertsonei arreta emateko (telelaguntza) eta gauzen interneteko prestakuntza eskaintzen ari da. Guztira 28 pertsona izan dira onuradun.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Konpromiso-gutunak sinatzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Hainbat erakundek sustatutako 5 proiektutarako konpromiso-gutunak sinatu dira, eta Udalarekin batera finantzatuko dira; hain zuzen, Udalak 250.000 €-emateko konpromisoa hartu du. Lanbideren ebazpena ezagutzeko zain.
Babestutako 5 proiektuak hauek dira:
- TENDEL proiektua, Otxarkoagako Prestakuntza Eskolak eta Tendel Elkarte Soziokulturalak sustatua.
- LANEHEZI proiektua, Harrobia Ikastolak eta Gaztaroa-Sartuk sustatua.
- OTXARBERRI-LAN proiektua, Bagabiltza, Casa Maristas San Miguel, Gehilan eta Gardabera erakundeek sustatua.
- ITAKA proiektua, Itaka Escolapios Fundazioak sustatua.
- EDE Fundazioak sustatutako proiektua.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)