2.2.22. Enpleguaren promozioa eta sustapena, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean.
Kontratazio zuzenaren sustapena enpresentzako eta erakundeentzako laguntzen eta orientazio eta kualifikazio programen bidez.
- Helburua
- 2.2.e. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Enpleguaren sustapena.
- Hasiera-data
- 2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
- Amaiera-data
- 2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
- Gai sektorialak
- Enplegua eta talentua
Prozesatzen
Jarraipena
Garatze bidean, neurria 2021era hedatzen da
Eguneratze-data: 2020/12/31
Bigarren fasea 2021eko lehenengo hiruhilekoan egingo da eta 60 pertsonari laneratzen lagunduko die.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = E/D (BFAk % 100 finantzatzen du).
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = E/D (BFAk % 100 finantzatzen du).
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31
Bilbao Berraktibatzen izeneko programa Bilbon bizi diren eta COVID-19ak eragindako krisiaren ondorioz langabezian geratu diren 100 pertsonari dago zuzenduta. Programak honako zerbitzu hauek hartzen ditu barne:
- Birbideratzea: Enplegagarritasunaren diagnostikoa, aktibazioa eta automotibazioa, curriculum vitaea talentuan oinarrituta eta ekintza-plan pertsonalizatua.
- Gaitasun digitalei buruzko prestakuntza.
- Beste lanpostu bat lortzea: Networkinga enpresekin, topaketa esperientziala eta jarraipena.
Programa 2 ediziotan garatu da. Programaren lehenengo edizioa 2020an gauzatu zen eta 40 pertsonek hartu zuten parte (20 emakumek eta 20 gizonek). Bigarren fasea 2021an egingo da.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Programaren deialdia eskatzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Uztailaren 16an, Bilbao Ekintzak eskaera bat jaso zuen Bizkaiko Foru Aldundiaren “Tokiko enplegua sustatzeko 3R programa, Behargintza enplegu eta tokiko garapenerako zentroen eta toki-erakundeen bidez, COVID-19ak eragindako krisiaren ondorioz lanik gabe geratu diren pertsonak berrorientatzeko eta pertsona horiei beste enplegu bat emateko neurriak martxan jartzeko” programaren deialdirako.
Proiektua Bilboko 100 langaberentzat da, eta 2020ko irailetik 2021eko martxora gauzatuko da, BFAk ebazpena eman ostean.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)