1.2.1. “Urrats bat gehiago” - Adineko pertsonei laguntzeko udal programaren zuzkidura ekonomikoa handitzea.
Denbora luzean bakarrik bizi diren, familiaren laguntzarik ez duten eta oro har laguntasunik ez duten adineko pertsonen beharrizan berriei erantzuteko kopuru gehigarria emango da, osasun krisiak iraun bitartean egindako deien bidez hautematen direnean. Laguntza-zerbitzu hau eskainiko zaie haien autonomia sustatzeko, inguruarekin duten harremanari mesede eginez eta bakardadea ekidinez.
- Helburua
- 1.2. GIZARTE-KOHESIOA. Beren-beregi kalteberatasun-egoeran dauden adineko pertsonei zuzendutako neurriak.
- Hasiera-data
- 2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
- Amaiera-data
- 2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
- Aurrekontua
- 150.000 €
- Gai sektorialak
- Gizarte-ekintza, Adinekoak
Amaituta
Jarraipena
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = 560.000 €
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 130.369 €
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31
Programak bete egin ditu ezarritako helburuak. Esku-hartzeak egin dira etxeko konfinamenduan detektatu ziren eta bakarrik eta familiaren laguntzarik gabe zeuden pertsona guztiekin, baita inoiz edo behin kontaktatu ziren eta antzeko egoeretan zeuden beste pertsona batzuekin ere.
581 pertsona artatu dira, horietatik 469 emakume eta 112 gizon.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Proiektua gauzatzeko hitzarmena egitea.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Une honetan, Kooperatiba Euskarri erakundearekin hitzarmena egiten ari gara proiektua gauzatzeko. Kalkulatu da proiektua 140 adinekorengana iritsiko dela.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Aurrekontu-partida onartzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Ekainaren 25eko osoko bilkuran aurrekontu-partida bat onetsi zen jarduketa gauzatuko zuen erakundeari dirulaguntza izendun bat emateko.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)