2.4.1. Etxebizitza birgaitzeko obra txikietarako laguntzen programa berezia.

Obra txikiak egiteko 6.000 eurorainoko zuzeneko laguntzak; Udalak zenbateko osoaren % 20 jarriko du obra egin ahal izateko, Surbisaren eremuan. RENOVE Viviendas Bilbao Plana du izena.

Helburua
2.4. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Etxebizitzak birgaitzeko laguntzak.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
500.000 €
Gai sektorialak
Obrak eta azpiegiturak, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Etxebizitza
Eremu geografikoak
Guztiak
Gauzatze-egoera

Amaituta

Jarraipena

2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31

Hasierako aurrekontua (propioa) = 500.000 €

2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 500.000 €

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Amaituta
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31

Eskaerak egiteko epea uztailaren 2tik urriaren 30era bitartekoa izan zen. Obrak 2020ko abenduaren 31rako amaitu behar ziren, eta fakturen bidez egiaztatu 2021eko urtarrilaren 31 baino lehen.  

RENOVE Planaren exekuzioa % 100ekoa izan da, guztira 500.000 €-ko udal-laguntzak emateari begira. Sortutako inbertsio pribatua 3.935.499 €-koa izan da.  

565 esku-hartze onartu dira, hau da, eskatutakoen % 71, eta etxebizitza bakoitzeko 884 euroko batez besteko laguntza eman da. 151 eskaera gelditu dira laguntza jaso gabe, hau da, % 19, ez zegoelako aurrekontu-esleipen nahikorik. 80 eskaera ukatu egin dira edo ez dira onartu.  

Batik bat, honako berrikuntza-lan hauek egin dira: bainugelak (% 27,5), kanpoko arotzeriak (% 20), sukaldeak (% 10,5) eta barneko arotzeriak (% 9). Gainerako obrak berrikuntza integralei, irisgarritasunari, elektrizitateari, instalazioei eta beste akabera batzuei dagozkie.  

Onuradun izan diren etxebizitzak hiriko 30 auzotakoak dira, eta etxebizitza gehienak Santutxun, Zazpikaleetan, Txurdinagan, Iralan eta Errekaldeberrin daude. 

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Amaituta
Laguntzak eskatzeko epea irekitzea eta lehen laguntzak ematea.
Eguneratze-data: 2020/07/24

Eskaerak egiteko epea uztailaren 2an ireki zen. 

Uztailaren 14ra arte 28 eskaera jaso dira; pixkanaka izapidetzen eta onesten joango dira. 

Onespenen lehenengo txandan 19 etxebizitza berritzeko eta birgaitzeko obra txikietarako laguntzak eman dira; udal-laguntzetan 15.718 € eman dira, eta inbertsio pribatua 142.582 €-koa izan da.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen
Surbisaren Administrazio Kontseiluak planaren oinarriak onartzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24

SURBISAko Administrazio Kontseiluan ekainean onetsi dira Bilboko Etxebizitzak Berritzeko Renove Plana arautzen duten oinarriak; horren bitartez, etxebizitzak berritzeko eta birgaitzeko obra txikien zenbatekoaren % 20ko laguntzak emango dira (6.000 euroko arteko aurrekontua duten obrak). 

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen