2.5.3. Salbuespenak eta murrizketak udal merkatuetan garatutako eta alarma-egoeran zehar koronabirusaren pandemiak kaltetutako jarduera ekonomikoetarako kanonaren ordainketan eta mantentze-gastuetan.
Ordainketaren % 100eko salbuespena, 6 hilabetera bitartean, itxi behar izan duten jarduerentzat eta % 50eko murrizketa egoerak eragin dien baina itxi behar izan ez duten jarduerentzat.
- Helburua
- 2.5. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Tokiko egitura ekonomikoa eta enplegua babestera zuzendutako bestelako neurri globalak
- Hasiera-data
- 2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
- Amaiera-data
- 2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
- Aurrekontua
- 100.000 €
- Gai sektorialak
- Tokiko merkataritza, Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua, Zerga-sistema
Amaituta
Jarraipena
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = 100.000 € (diru-sarrera txikiagoa).
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 98.375 € (diru-sarrera txikiagoa).
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31
Praktikan, neurri zehatz horrek gastrobarrek, La Ribera/Jazz tabernak eta Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolak ordaintzen duten kanonaren % 100eko hobaria eta udal-merkatuetako merkatariek ordaintzen duten kanonaren % 50eko hobaria ekarri du 2 hilabetez (2020ko maiatzeko eta ekaineko ordainagirietan deskontatu zaie).
Neurri horrek Erribera, San Inazio, Zabalgune, Deustu, Trauko, Labayru eta Otxarkoagako merkatuei eragin die, eta Erriberako Merkatuan dauden 108 postu tradizional, 2 jatetxe-lokal eta Sukaldaritza Eskola izan dira onuradun.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Neurria gauzatzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Neurriak Erribera, San Ignacio, Zabalgune, Deusto, Trauko, Labayru eta Otxarkoagako merkatuei eragiten die, 108 postu tradizionali egin die mesede, baita Erriberako merkatuan dauden 3 jatetxe-lokali eta Sukaldaritza Eskolari ere.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)