2.5.4. Terrazekin okupatu daitekeen espazio publikoa zabaltzeko irizpideak malgutzea.
Deskonfinamendu-faseen irizpide ezagunei jarraiki, aldi baterako eta salbuespen gisa, irizpideak malgutuko dira terrazen espazioa handitzeko eta, horrela, lokalaren funtzionamendua posible izan dadin, hain zuzen ere, aipatutako deskonfinamendurako eta normaltasunera bueltatzeko neurriak betez, betiere herritarren, oinezkoen eta terrazen arteko oreka bermatuz.
- Helburua
- 2.5. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Tokiko egitura ekonomikoa eta enplegua babestera zuzendutako bestelako neurri globalak
- Hasiera-data
- 2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
- Amaiera-data
- 2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
- Gai sektorialak
- Tokiko merkataritza, Enplegua eta talentua, Espazio publikoa
Amaituta
Jarraipena
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = E/D (kostu erantsirik gabe)
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = E/D (kostu erantsirik gabe)
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31
Neurri horrek hainbat fase izan ditu 2020an pandemiaren egoerara egokitzeko, eta zenbait aldi bereiz daitezke:
- Martxoaren 9ra arte, Espazio Publikoko Zuzendaritzak 1.185 terraza zituen baimenduta.
- Konfinamendu-aldiaren ondoren, Espazio Publikoko Zuzendaritzak terrazak instalatzeko baldintzak aldatu behar izan zituen, terrazak instalatzea ahalbidetzeko eta ostalaritza-sektorearen garapen ekonomikoari laguntzeko. Gauzak horrela, erabaki zen aukera ematea galtzadan (TAO gunea) (140 baimen), 4 metrotik beherako espaloietan (16 baimen), 4 metrotik gorako espaloietan (532 baimen) eta espaloietan terraza berriak (86 baimen) instalatzeko. Hainbat arrazoirengatik (leku faltagatik, oro har) 351 eskaera ukatu dira. Baimen horiei Zazpikaleetan (6) edukiera txikiko tabernetan mahai altuak eta bi aulki jartzeko baimenak gehitu beharko litzaizkieke. Guztira, 1.131 espediente izapidetu dira aldi horretan, eta guztira 780 baimen eman dira.
- Gaur egun, titular-aldaketen, terraza berrien eta ordutegi-aldaketa baimenduta duten 3. taldeko ostalaritza-lokalen kasuan baino ez dira izapidetzen terrazak jartzeko eskaerak.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Neurria gauzatzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Irizpideak malgutu dira, baina betiere jarduera mota horien eta bizilagun eta oinezkoen beharrizan eta segurtasunen arteko bizikidetzari eutsiz.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)