3.2. Kultur eta Sormen Industriekin lotutako jardueren sustapena espazio publikoan.
Neurri hau, funtsean, kaleko jarduera kulturaletara eta, oro har, merkataritza-jarduera bultzatzera zuzenduta dago.
Kultura eta Ekonomiaren Garapena Sailen artean koordinatuta, jarduera zuzenak antolatuko dira eta ekimenak sustatuko dira, horietan Kultura eta Sormen Industrien tokiko sektorea integratuz.
- Helburua
- 3. KULTURA. Kultura arloko neurriak.
- Hasiera-data
- 2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
- Amaiera-data
- 2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
- Aurrekontua
- 300.000 €
- Gai sektorialak
- Kultura eta aisia, Enplegua eta talentua, Espazio publikoa
Prozesatzen
Jarraipena
Diseinatutako eta prestatutako neurria, 2021ean hasiko dena.
Eguneratze-data: 2020/12/31
COVID-19aren ondoriozko murrizketak direla eta, jardueren hasiera atzeratzea eta 2021eko otsaila, martxoa eta apirila bitartean gauzatzea erabaki zen.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = 300.000 €
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 300.000 €
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31
Deialdi horren oinarriak irailaren 11n onetsi zituen Bilbao Ekintzaren Administrazio Kontseiluak.
Guztira 103 eskaera jaso dira, eta 26 proiektu onartu dira. Proiektu bakoitzak 5.000 € eta 20.000 € bitarteko dirulaguntza jaso du. Proiektuen profila askotarikoa da, eta sormen- eta kultura-sektoreetako diziplina guztiak hartzen ditu: arte eszenikoak, musika, elkarlaneko diseinua, ikusizko arteak, moda jasangarria... Garatuko diren formatuak ere askotarikoak dira: joko antzeztuak, performanceak, ibilbide gidatuak, erakusketak, irrati-showak, eta abar, betiere herritarrak dinamizatzeko helburua badute.
26 proiektuei dirulaguntzak eman ondoren, elkarrizketak izan dira dirulaguntza jaso duten enpresa guztiekin, datak eta kokapen onenak elkarrekin adosteko, bai eta jarduerak hiriko barruti guztien artean modu orekatuan banatzeko ere.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Deialdia diseinatzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Deialdi ireki bat diseinatu da Kultura Arloaren eta Ekonomiaren Garapena, Merkataritza eta Enplegua Arloaren artean, urtearen azken hiruhilekoan gauzatuko liratekeen jarduera mota horiek babesteko.
Deialdia irailaren lehen hamabostaldian argitaratuko da, Bilbao Ekintzaren Administrazio Kontseiluak onetsi ostean.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)