1.2.2. Etxebizitza Komunitarioen Funtsa.

Bestelako ostatua behar duten adineko pertsona guztiei erantzuteko funtsa sortuko da. Etxebizitza komunitario batean edo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak balioetsitako gela-baliabideren batean sartzeko eskatuko da, adineko pertsonaren isolamendu-egoera prebenitzeko eta hala, pertsona hori mendekotasun-egoera batera heltzea ekiditeko.

Helburua
1.2. GIZARTE-KOHESIOA. Beren-beregi kalteberatasun-egoeran dauden adineko pertsonei zuzendutako neurriak.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
560.000 €
Gai sektorialak
Gizarte-ekintza, Adinekoak, Etxebizitza
Gauzatze-egoera

Amaituta

Jarraipena

2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31

Hasierako aurrekontua (propioa) = 560.000 €

2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 130.369 €

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Amaituta
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31

Programa horrek banakako laguntzak eman ditu arrisku-egoeran zeuden edo 1. mendekotasun-maila duten adinekoentzako ostatu alternatiboetarako, prebentziozko esku-hartze batetik abiatuta, 2. eta 3. mailako egoitza-zentroetan sartzea atzeratzeko.  

Bete egin dira ezarritako helburuak, eta, guztira, 26 pertsonari eman zaizkie laguntzak (% 44 emakume eta % 56 gizon). 

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Amaituta
Ostatu alternatibo batean sartzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24

Banakako laguntzen bidezko baliabidea da, arrisku-egoeran dauden edo 1. mailako mendekotasuna duten adinekoentzako beste ostatu batzuetako plazen eskaerak gora egingo duela aurreikusten baita.

Beste ostatu batean bizitzea eskatu duten eta Arloko profesionalek egokitzat jo dituzten beste 12 pertsona egitasmoan pixkanaka sartzen ari dira.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen