3.3. Tokiko merkataritza kulturalaren sustapena formatu txikiko barneko jardueren bidez.

Proposamen honen helburua da establezimendu eta saltoki kulturalen jarduera zuzenean sustatzea.
Sustatu egingo da formatu txikiko zenbait promozio-jardueren antolakuntza (errezitaldiak, kontzertu akustikoak, aurkezpenak, hitzaldiak, ipuin-kontalariak, performanceak), hain zuzen ere, liburutegietan, arte-galerietan, kontzertu-aretoetan eta bestelako establezimendu kulturaletan, horiei ikusgarritasuna emateko eta kontsumo kulturala pizteko.

Helburua
3. KULTURA. Kultura arloko neurriak.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
100.000 €
Gai sektorialak
Kultura eta aisia, Enplegua eta talentua
Gauzatze-egoera

Amaituta

Jarraipena

2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31

Hasierako aurrekontua (propioa) = 100.000 €

2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 100.660 €

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Amaituta
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31

Sektorearen egoera ikusita, erabaki da laguntza-deialdirik ez egitea eta proiektu zehatzetan lan egitea. 

4 proiektu sustatu dira:

-  "Filarmonikara hurbildu". Azaroaren 21etik abenduaren 4ra Elkarte Filarmonikoan egindako 5 kontzertu, Guztira, 1.790 pertsona bertaratu ziren.

 - "El Cine que viene/Datorren Zinema". 7 film proiektatu ziren azaroaren 25etik abenduaren 1era bitartean Golem-Alhondiga aretoetan, eta 779 pertsona bertaratu ziren.

- Kafe Antzokia 25. Urte. Abenduaren 15ean ospatu zen 25. urteurrena ospatzeari babesa ematea.

- Campos Eliseos Antzokiaren programazioari babesa ematea: 2 ikuskizunen 13 emanaldi egin ziren abuztuaren 21etik irailaren 6ra, eta 3.553 pertsona bildu ziren.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Amaituta
Deialdia diseinatzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24

Sektoreko eragileekin batera, laguntza horiek arautuko lituzkeen deialdia diseinatzen ari dira, jarduerak irailetik aurrera egin ahal izateko.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen