3.4. “Artistak koronabirusaren aurka” Proiektua.

Programa hau Bilbao Arteren bidez garatuko da 2021eko urtarrilean makro erakusketa bat antolatzeko; horretan, Bilboko artista bisualek aukera izango dute Covid-19aren eraginaren inguruan duten ikuspegi artistikoa erakusteko.
Deialdi publiko baten bidez hautatuko lirateke erakusketarako artistak eta komisarioak eta bakoitzari obra-produkzioko beka bat emango litzaioke.

Helburua
3. KULTURA. Kultura arloko neurriak.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
100.000 €
Gai sektorialak
Kultura eta aisia, Enplegua eta talentua
Gauzatze-egoera

Amaituta

Jarraipena

2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31

Hasierako aurrekontua (propioa) = 100.000 €

2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 100.000 €

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Amaituta
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31

Aimar Arriolak, Andrea Estankonak eta Maite Martinez de Arenazak osatu zuten epaimahaia eta 27 artistaren (11 emakume eta 16 gizon) 25 proiektu aukeratu ditu, "Ekaitzaren ostean" izeneko deialdian parte hartu zuten 128 artistaren artean. Abenduaren 31n, hautatutako obra guztiak amaituta eta entregatuta zeuden. Hautatutako lan horien erakusketa otsailaren 19tik apirilaren 9ra bitartean egingo da Abandoko Udal Zentroan, Euskal Museoan, Berreginen Museoan eta San Frantziskoko Aztarnategian.  

Horrekin batera, testu kritikoen "Isiluneen artean" izeneko deialdia egin da. Deialdi horren bidez, 15 testu hautatu dira (8 emakumerenak eta 7 gizonenak), eta BilbaoArteren webguneko atal kritiko berrian argitaratuko dira.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Amaituta
Neurria gauzatzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24

Programa egiten ari da.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen