3.5. Ikus-entzunezko produkzioaren sektorea babestea hiribilduaren promoziorako ikus-entzunezko funts bat sortuz.
Tokiko ikus-entzunezko sektorea babestea hiribilduaren aktibo kultural eta turistikoak nabarmentzera zuzendutako ez-fikziozko produktuen kontratazioaren bidez; horiek, sektorea dinamizatu ez ezik, hiribilduaren promoziorako ikus-entzunezko funts bat ere eskainiko digute, ondare-erakinak, saltokiak, tradizioak eta kultura- zein jaialdi-jarduerak bezalako elementuekin.
- Helburua
- 3. KULTURA. Kultura arloko neurriak.
- Hasiera-data
- 2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
- Amaiera-data
- 2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
- Aurrekontua
- 100.000 €
- Gai sektorialak
- Kultura eta aisia, Enplegua eta talentua
Amaituta
Jarraipena
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = 100.000 €
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 101.640 €
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31
Sektoreko eragileen parte-hartzearekin diseinatu da laguntza horiek arautzeko deialdia. Deialdia itxi ostean, ikus-entzunezko 15 proiektu onartu dira, eta epaimahai batek horien artetik 6 aukeratu zituen irailean.
Honako proiektu hauek hautatu dira:
- Begira Bideoak-en "Ederra zara" proiektua. Bilbo isildu eta kaleak hustu ziren unea du ardatz, hiria goizetan iratzarrarazten zuen zarata isildu zenekoa, ezohiko lasaitasun batek bilbotarren biziak irentsi zituenekoa.
- Galapan etxearen "Harria eta Bidea" lanak Bilbora doan eta bere etxetik hiriarekin harremanetan jartzen den Bermeoko bizilagun baten istorioa kontatzen du.
- Leku Elkartearen "Hirian ibiltzeko jarraibideak". Marrazki bizidunezko proiektu bat da, eta, begirada poetiko eta sortzaile baten bidez, hirira itzultzea proposatzen du, bizitzeko espazio gisa.
- Marrazki bizidunezkoa da, halaber, Unikoren "Bilbao, hiri ibiltaria", hiriko antzinako oroitzapenak hurbilarazteko eta etorkizunari buruz hausnartzeko lengoaia oniriko eta esperimentala erabiltzen duen film laburra.
- Veredastudioren "Bilbao mugimendu etengabea" lanak dokumental bisualeko estetika duen pieza bat proposatzen du, irudi dinamikoen eta giro-musikaren bidez hiri kosmopolitan sartzen garelako sentsazioa emango diguna.
- Azkenik, Bitart New Mediaren "Soinuen begirada". Bilboko bizitza musikaleko hainbat protagonistarekin egindako elkarrizketen bidez, musikan murgilduko da, hiriko jardueraren funtsezko sektore kultural gisa.
Hautatutako proiektu bakoitzak 14.000 €-ko dirulaguntza gehi BEZa jaso du, eta guztiak abenduaren 31 baino lehen entregatu dira.
Prozesu guztia Arriaga Antzokiaren bidez bideratu da (Zinebi).
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Neurriaren diseinua.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Sektoreko eragileekin batera, laguntza horiek arautuko dituen deialdia diseinatzen ari dira. Uztailean jarriko da abian, eta proiektuak aurkezteko azken eguna abuztuaren 31 izango da, jarduerak irailetik aurrera egin ahal izateko.
Aukeratutako proiektu bakoitzak 14.000 €-ko dirulaguntza jasoko du. Guztira, 6 proiektu aukeratuko dira.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)