3.6. Proiektu kulturalen poltsa berezia.
Egoitza Bilbon duten autonomo zein mikroenpresa kulturalei zuzendutako proiektuen poltsa baten zuzkidura, 2021eko martxora arte egikaritu beharreko proiektu kulturalen garapena babesteko.
Poltsa hori Bilbao 700 Fundazioaren bitartez bideratzen da, eta helburu du egoitza soziala Bilbon duten eta kulturaren eta sormenaren sektoreko profesional autonomoen, enpresen edo beste erakunde mota batzuen (gehienez 9 langile dituztenak) proposamenak jasotzea. Proposamen horiek hiriaren kultura-jardueren programazioan sartuko lirateke 2020ko azken lauhilekoan. Poltsaren kargura, 20 proiektu aukeratuko dira gehienez. 5.000 € eta 14.900 € arteko zuzkidura izango dute proiektu bakoitzeko, ezarritako hiru proiektu-kategorien arabera.
- Helburua
- 3. KULTURA. Kultura arloko neurriak.
- Hasiera-data
- 2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
- Amaiera-data
- 2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
- Aurrekontua
- 200.000 €
- Gai sektorialak
- Kultura eta aisia, Enplegua eta talentua
Amaituta
Jarraipena
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = 200.000 €
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 211.145 €
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31
Irailaren 16tik aurrera, poltsa horren erabakia argitaratu zen, eta 56 proiektuk parte hartu zuten.
Proiektuak hiriko jardueren programazioan txertatu dira 2020ko azken lauhilekoan eta 2021eko urtarrilean.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Proiektuen deialdia.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Proiektuen deialdia ekainaren 24an onetsi zen, eta uztailaren 30era arte luzatu zen proiektuak aurkezteko epea.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)