3.8. Kultura Sailaren hiribilduko elkarte kulturalentzako diru-laguntzak mantentzea.

Kultura Sailak diru-laguntza izendunak eta deialdi orokorrak hasiera batean aurreikusitako terminoetan mantenduko ditu, gure elkarte kulturalak mantentzea errazteko.

Helburua
3. KULTURA. Kultura arloko neurriak.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Gai sektorialak
Kultura eta aisia, Enplegua eta talentua
Gauzatze-egoera

Amaituta

Jarraipena

2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31

Hasierako aurrekontua (propioa) = E/D (kostu erantsirik gabe)

2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = E/D (kostu erantsirik gabe)

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Amaituta
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31

2 diru-laguntza mota egin dira:

- Diru-laguntza orokorrak. 129.200 € bideratu dira kultura-jarduerei buruzko programak egiteko. Hasiera batean, hiribilduko 27 erakunderi eman zaizkie; baina, horietako batek uko egin dio eta beste bik ez dute beren proiektua aurkeztu; beraz, guztizko zenbatekoa besteen artean banatu da.

- Diru-laguntza izendunak. 28 erakunderi eman zitzaizkien dirulaguntza izendunak, 751.000 €-ko zenbatekoan; hala ere, batek uko egin zion, eta, azkenean, 748.090 € eman zitzaizkien 27 erakunderi. 

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Amaituta
Deialdia onartzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24

Uztailaren 8ko Gobernu Batzarrean onetsi da deialdiaren banaketa.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen