3.9. Tokiko eragile kulturalei eragiten dieten etendako jarduerak berriz programatzea.
Kultura Saila saiatuko da eten diren Bilboko eragile kulturalekin aurreikusitako jarduerak berreskuratzen, bestelako formula batzuk bilatuz (etorkizunean programatzeko konpromisoa, emankizuna online, produkzio berrien enkarguak) ezinezkoa denean horiek berriz programatzea.
- Helburua
- 3. KULTURA. Kultura arloko neurriak.
- Hasiera-data
- 2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
- Amaiera-data
- 2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
- Gai sektorialak
- Kultura eta aisia, Enplegua eta talentua
Amaituta
Jarraipena
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = E/D (kostu erantsirik gabe)
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = E/D (kostu erantsirik gabe)
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31
Uztailean, abuztuan eta irailean Bilbao Uda 2020 programa gauzatu da: birprogramatutako 376 jarduera egin dira, eta 36.597 pertsonak hartu dute parte (Azkuna Zentroko ekitaldi batzuetara bertaratutakoak zenbatu gabe). Horrez gain, online bazter Fest programaren 1.783 ikustaldi izan dira.
Bilbao Uda 2020k programa hauek hartu ditu: Kaleko Arteak (kaleko emanaldiak); Uda Jazz; Bilborockeko kontzertuak; Bazter Fest (emakumeen hip-hop jaialdia); Bilbao Izan (bisita gidatuak); Bertso Saioak; Bidebarrieta Kulturgunea (literatura, musika eta poesia); La Fundición (antzerkia eta dantza); Una Ría con duende (flamenko-jaialdia); antzerki-ikuskizunak, kontzertuak eta errezitaldiak Arriaga Antzokian; arte garaikidearen erakusketak eta topaketak eta zine-zikloak Azkuna Zentroan; erakusketak, hitzaldiak eta zinema Bilbao Arten; eta emanaldiak Campos Antzokian.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Neurria gauzatzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Kultura Arloaren eta Lankidetza, Bizikidetza eta Jaiak Arloaren eskutik garatuko da, Uda 2020 programaren bitartez.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)