4.1. Bilboko ostalaritza-sektorerako zuzeneko laguntza ekonomikoak

Aparteko neurria da sektore horri 3.255.000 eurora bitarteko zuzeneko laguntzak ematea. Laguntza horiek Eusko Jaurlaritzaren laguntzekin metatu daitezke. Kopuru hori 2020 ekitaldiko aurrekontu-itxieratik kendu da, dagoeneko konprometitutako partidari kalterik egin gabe.
Laguntza horiek emateko abiapuntua Eusko Jaurlaritzak ezarritako laguntzak osatzea izan da, eta honela banatu dira establezimenduetarako laguntzaren zenbateko unitario hauek:
- 1-3 langileko establezimenduak: Eusko Jaurlaritzaren 3.000 € + Bilboko Udalaren 1.000 € = 4.000 € guztira.
- 4-10 langileko establezimenduak: Eusko Jaurlaritzaren 3.500 € + Bilboko Udalaren 1.250 € = 4.750 € guztira.
- 10 langile baino gehiagoko establezimenduak: Eusko Jaurlaritzaren 4.000 € + Bilboko Udalaren 1.500 € = 5.500 € guztira.
Laguntza-deialdi horren onuradun izan daitezkeen ostalaritza-establezimenduak 2.800 inguru izango dira.

Helburua
4. NEURRI GEHIGARRIAK
Hasiera-data
2020/12/03 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa)
Aurrekontua
3.255.000 €
Gai sektorialak
Tokiko merkataritza, Enplegua eta talentua, Ekonomiaren Garapena
Gauzatze-egoera

Prozesatzen

Jarraipena

Garatze bidean, neurria 2021era hedatzen da.
Eguneratze-data: 2020/12/31

Neurri gehigarri hori abenduaren 3an adostu zenez, 2021ean zehar aplikatuko da.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31

Hasierako aurrekontua (propioa) = 3.255.000 €

2020/12/31n konprometitutako aurrekontua (*) = 2.107.011 €

(*) Balioespen-irizpide gisa, kontuan hartu da ebazteke dauden 30 espedienteak dagoeneko itxita dauden gainerako espedienteen batez besteko laguntza berarekin ebazten direla. 

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31

Azkenik, 1.907 laguntza-eskaera jaso dira guztira (bikoiztutako eskabideak ezabatu ondoren); horietatik 1.849 onartu dira, eta 28 ukatu, baldintzak ez betetzeagatik. 30 espediente geratu dira ebazteke. 

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen