1.3.1. Etxerik gabeko pertsonei ostatu emateko funts berezia.

Funts bat sortuko da beste instituzio batzuekiko lankidetza oinarri hartuta, etxerik ez duten pertsonei behin-behineko ostatua eskaintzeko, mantenua barne. Horrela, administrazio eskudunek koronabirusak ekarritako itxialdiaren harira diagnostikatu diren profil desberdinetara egokitutako gizarte-baliabide espezifikoak sortu ahalko dituzte. Gainera, funts horren bidez, hiriko ostatuei (aterpetxeei, hostalei eta pentsioei) lagunduko diegu, koronabirusaren ondorioz gutxienez urtebetean, 2020an, erreserba kopuruan egongo den jaitsierari aurre egiteko.

Helburua
1.3. GIZARTE-KOHESIOA. Gizartetik baztertuta dauden pertsonei zuzendutako neurriak.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
375.000 €
Gai sektorialak
Gizarte-ekintza, Gazteria, Etxebizitza
Gauzatze-egoera

Amaituta

Jarraipena

2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31

Hasierako aurrekontua (propioa) = 375.000 €

2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 375.000 €

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Amaituta
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31

- “TEILAPEAN” proiektua Agintzariren bidez garatu da, eta, guztira, 334 pertsona izan dira onuradun (290 gizon eta 44 emakume).  

- "LEHEN URRATSA" programa Bizitegiren bidez garatu da eta 45 pertsona izan dira onuradun, guztiak gizonak. 

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Amaituta
4 proiektuetatik 2rako aurrekontu-partida onartzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24

Ekainaren 25eko osoko bilkuran udal-finantzaketa onetsi zen (dirulaguntza izendunak) bi proiektu hauetarako:

- “TEILAPEAN” proiektua, etxebizitza-zaurgarritasuneko egoeran eta prestakuntza- eta komunitate-prozesuan dauden 18-23 urte arteko gazte atzerritarrentzat. Proiektua Agintzariren bitartez garatuko da.

- “LEHEN URRATSA” programa, konfinamenduan etxerik gabeko pertsonak hartzeko Udalak gaitutako salbuespenezko ostatu-baliabideetatik gizarteratze-ibilbideak hasteari mesede egingo dioten beste egoera batzuetara igarotzeko. Proiektua Bizitegiren bitartez garatuko da.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen
Jarduketak martxan jartzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24

Eusko Jaurlaritzarekin (Etxebizitza eta Gizarte Politiketako Sailburuordetzekin) lankidetzan egiten ari den proiektu bat da, etxerik ez duten pertsonei behin-behineko ostatua eskaintzeko, mantenua barne. Horrela, administrazio eskudunek koronabirusak ekarritako itxialdiaren harira diagnostikatu diren profil desberdinetara egokitutako gizarte-baliabide espezifikoak sortu ahalko dituzte. Neurria 4 proiekturen bitartez gauzatzen ari da, eta guztira 2.181.876 €-ko zenbatekoarekin.

Hitzarmenak sinatzeko zain daude, nahiz eta jarduketak martxan dauden ekainaren 1etik, Eusko Jaurlaritzarekin batera finantzatzen delako.

Funtsa 300 pertsonatik gora artatzen ari da.

 

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen