1.4.2. Genero-indarkeriaren biktima izandako emakume guztiei eta haien menpeko pertsonei baliabide ekonomikoetarako sarbidea bermatzea.
Beharrezkoa bada, gaur egun babesgabetasun-egoerak eta familia barruko gatazkak hautemateko eta horien aurrean arreta emateko dauden programak indartu eta beharrezkoa bada, genero-indarkeriaren biktima izandako emakumeen kasura egokitzea, instituzioekin lankidetzan, esku-hartze psikosoziala edo gizarte- eta hezkuntza-arlokoa behar denerako. Izan ere, itxialdiak egoera eta gatazka horiek larriagotu ditu.
- Helburua
- 1.4. GIZARTE-KOHESIOA. Familiari, helduei eta haurrei zuzendutako neurriak.
- Hasiera-data
- 2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
- Amaiera-data
- 2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
- Aurrekontua
- 50.000 €
- Gai sektorialak
- Gizarte-ekintza, Familia, Berdintasuna, Haurrak eta adingabeak
Amaituta
Jarraipena
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = 50.000 €
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 18.150 €
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31
Guztira, 166 emakume artatu dira (188 arreta).
COVID-19ak sortutako egoera dela eta, arreta gehienak telematikoki egin dira. Emakumeen eskariak, batez ere, prestazio ekonomikoetan (101), etxebizitzan (58), elikaduran (21) eta lan eta prestakuntzaren arloan (31) oinarritu dira.
Adinen araberako profila oso banatuta egon da: 18-30 urte bitarteko emakumeak % 28 izan dira, 30-45 urte bitartekoak % 32, 45-60 urte bitartekoak % 32 eta 60 urtetik gorakoak % 8.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Laguntza- eta aholkularitza-zerbitzua martxan jartzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei alarma-egoeraren hasieratik informazioa eta laguntza leman zaie laguntza ekonomikoak emateko administrazio-prozeduretan. Uztailaren 15az geroztik, baliabide hori zabaldu egin da, Bilboko emakume guztiei lagun egiteko eta aholkularitza emateko zerbitzu bat jarri baita abian, prestazio ekonomikoei, eskubideei eta emakume horiek gizarteratzen, haien autonomia garatzen eta gizarte-ongizatea lortzen laguntzen duten beste baliabide batzuei buruzko informazioa emateko, batez ere COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz sortutako egoeragatik.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)