1.1. GIZARTE-KOHESIOA. Diru-sarrerarik eza arintzeko neurriak.

Gizarte-kohesioaren arloan zehaztutako neurrien xedea koronabirusak sortutako egoerak gehien kaltetuko dituen eta itxialdi osterako laguntza berezia beharko duten pertsona guztien gizarte-babes gisa funtzionatzea da.

Gizarte-kohesiokoaren arloko neurrien talde baten helburua diru-sarrerarik eza arintzea da.

Ekintzak

1.1.1. Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) indartzea.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Eusko Jaurlaritzak emandako zuzkidura gehigarria egongo da, koronabirusak ekarritako egoeraren ondorioz diru-sarrerarik ez duten edo diru-sarrera nahikorik ez duten pertsona guztiei laguntzeko. Pertsona horiek prestazio ekonomiko bat jasoko dute oinarrizko beharrizanak asetzeko, hau da, elikatzeko eta etxebizitzak mantentzeko. Aipatutako zuzkidura gehigarri horrekin, 2020ko ekitaldirako GLL gehienezko kopurua eta irizpide orokorrak aldatuko dira, Eusko Jaurlaritzaren aginduz zehaztu diren gehienezko kopuruak errespetatzeko.

Helburua
1.1. GIZARTE-KOHESIOA. Diru-sarrerarik eza arintzeko neurriak.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
0 €
Gai sektorialak
Gizarte-ekintza, Familia
Gauzatze-egoera

Amaituta

1.1.2. Aldian behingoak ez diren udal diru-laguntza berezien ezohiko programa sortzea.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

% 100eko udal jatorria duen finantzaketa-programa bat sortuko da koronabirusak ekarritako egoeraren ondorioz diru-sarrerarik ez duten edo diru-sarrerak gutxitu dituzten pertsonentzat, GLL eskatzeko baldintzak betetzen ez dituztenerako. GLLen kasuaren antzera, pertsona horiek oinarrizko beharrizanak asetzeko prestazio ekonomikoa jasoko dute, hots, elikatzeko eta etxebizitzak mantentzeko.

Helburua
1.1. GIZARTE-KOHESIOA. Diru-sarrerarik eza arintzeko neurriak.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
625.000 €
Gai sektorialak
Gizarte-ekintza, Familia
Gauzatze-egoera

Amaituta

1.1.3. Arrakala digitala murriztea.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Doako Wifi Bilbao sarea zabaltzea estaldura gutxiago duten auzoetara.
Proiektuak sarbide publikoko 59 Wifi puntu berri sortzeari ekingo dio, Bilboko 7 barrutietako 6tan (Abandoko 6. barrutian izan ezik).

Helburua
1.1. GIZARTE-KOHESIOA. Diru-sarrerarik eza arintzeko neurriak.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
100.000 €
Gai sektorialak
Gizarte-ekintza, Zientzia eta teknologia, Oinarrizko zerbitzuak
Eremu geografikoak
1. barrutia (Deustu), 2. barrutia (Uribarri), 3. barrutia (Otxarkoaga-Txurdinaga), 4. barrutia (Begoña), 5. barrutia (Ibaiondo), 7. barrutia (Errekalde), 8. barrutia (Basurtu-Zorrotza)
Gauzatze-egoera

Amaituta