3. KULTURA. Kultura arloko neurriak.

Kulturaren arloan zehaztutako neurrien xedea jarduera eta ekimen kulturalak egiten laguntzea, proiektu kulturalak garatzen laguntzea eta elkarte kulturalei eusten laguntzea dute helburu.

Kulturaren eremuko ekintzek euskal kultur ekoizpenaren hedapenarekin lotutako eragileak hartuko dituzte kontuan, bai jardueren garapenean, bai horien zabalkundean.

Ekintzak

3.1. Kultura Bonua.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Bonu horiek Bilboko kultur sektorean kontsumo zuzena sustatzeko dira.
20 euroko 25.000 bonu dira.
Adibidez: % 20ko deskontu-bonua Bilbon egindako edozein erosketarako, 100 eurora arte.

Helburua
3. KULTURA. Kultura arloko neurriak.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
500.000 €
Gai sektorialak
Tokiko merkataritza, Kultura eta aisia, Zerga-sistema
Gauzatze-egoera

Amaituta

3.2. Kultur eta Sormen Industriekin lotutako jardueren sustapena espazio publikoan.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Neurri hau, funtsean, kaleko jarduera kulturaletara eta, oro har, merkataritza-jarduera bultzatzera zuzenduta dago.
Kultura eta Ekonomiaren Garapena Sailen artean koordinatuta, jarduera zuzenak antolatuko dira eta ekimenak sustatuko dira, horietan Kultura eta Sormen Industrien tokiko sektorea integratuz.

Helburua
3. KULTURA. Kultura arloko neurriak.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
300.000 €
Gai sektorialak
Espazio publikoa, Enplegua eta talentua, Kultura eta aisia
Gauzatze-egoera

Prozesatzen

3.3. Tokiko merkataritza kulturalaren sustapena formatu txikiko barneko jardueren bidez.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Proposamen honen helburua da establezimendu eta saltoki kulturalen jarduera zuzenean sustatzea.
Sustatu egingo da formatu txikiko zenbait promozio-jardueren antolakuntza (errezitaldiak, kontzertu akustikoak, aurkezpenak, hitzaldiak, ipuin-kontalariak, performanceak), hain zuzen ere, liburutegietan, arte-galerietan, kontzertu-aretoetan eta bestelako establezimendu kulturaletan, horiei ikusgarritasuna emateko eta kontsumo kulturala pizteko.

Helburua
3. KULTURA. Kultura arloko neurriak.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
100.000 €
Gai sektorialak
Kultura eta aisia, Enplegua eta talentua
Gauzatze-egoera

Amaituta

3.4. “Artistak koronabirusaren aurka” Proiektua.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Programa hau Bilbao Arteren bidez garatuko da 2021eko urtarrilean makro erakusketa bat antolatzeko; horretan, Bilboko artista bisualek aukera izango dute Covid-19aren eraginaren inguruan duten ikuspegi artistikoa erakusteko.
Deialdi publiko baten bidez hautatuko lirateke erakusketarako artistak eta komisarioak eta bakoitzari obra-produkzioko beka bat emango litzaioke.

Helburua
3. KULTURA. Kultura arloko neurriak.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
100.000 €
Gai sektorialak
Kultura eta aisia, Enplegua eta talentua
Gauzatze-egoera

Amaituta

3.5. Ikus-entzunezko produkzioaren sektorea babestea hiribilduaren promoziorako ikus-entzunezko funts bat sortuz.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Tokiko ikus-entzunezko sektorea babestea hiribilduaren aktibo kultural eta turistikoak nabarmentzera zuzendutako ez-fikziozko produktuen kontratazioaren bidez; horiek, sektorea dinamizatu ez ezik, hiribilduaren promoziorako ikus-entzunezko funts bat ere eskainiko digute, ondare-erakinak, saltokiak, tradizioak eta kultura- zein jaialdi-jarduerak bezalako elementuekin.

Helburua
3. KULTURA. Kultura arloko neurriak.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
100.000 €
Gai sektorialak
Enplegua eta talentua, Kultura eta aisia
Gauzatze-egoera

Amaituta

3.6. Proiektu kulturalen poltsa berezia.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Egoitza Bilbon duten autonomo zein mikroenpresa kulturalei zuzendutako proiektuen poltsa baten zuzkidura, 2021eko martxora arte egikaritu beharreko proiektu kulturalen garapena babesteko.
Poltsa hori Bilbao 700 Fundazioaren bitartez bideratzen da, eta helburu du egoitza soziala Bilbon duten eta kulturaren eta sormenaren sektoreko profesional autonomoen, enpresen edo beste erakunde mota batzuen (gehienez 9 langile dituztenak) proposamenak jasotzea. Proposamen horiek hiriaren kultura-jardueren programazioan sartuko lirateke 2020ko azken lauhilekoan. Poltsaren kargura, 20 proiektu aukeratuko dira gehienez. 5.000 € eta 14.900 € arteko zuzkidura izango dute proiektu bakoitzeko, ezarritako hiru proiektu-kategorien arabera.

Helburua
3. KULTURA. Kultura arloko neurriak.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
200.000 €
Gai sektorialak
Kultura eta aisia, Enplegua eta talentua
Gauzatze-egoera

Amaituta

3.7. Ezohiko laguntza Ekoizpen Eszenikorako Harrobia Berrikuntza Zentroarentzat.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Harrobia euskal sektore eszeniko profesionaleko kolektibo profesional guztien eskura dagoen aktibo bat da eta horiei guztiei laguntzen die bere proiektuen garapenean. Laguntza honekin, arte eszenikoen tokiko konpainiek aukera izango dute bere entseguak 2020ko abendura arte edo 2021eko lehenengo hiruhilekora arte kosturik gabe egiteko.

Helburua
3. KULTURA. Kultura arloko neurriak.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
28.000 €
Gai sektorialak
Kultura eta aisia, Enplegua eta talentua
Gauzatze-egoera

Amaituta

3.8. Kultura Sailaren hiribilduko elkarte kulturalentzako diru-laguntzak mantentzea.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Kultura Sailak diru-laguntza izendunak eta deialdi orokorrak hasiera batean aurreikusitako terminoetan mantenduko ditu, gure elkarte kulturalak mantentzea errazteko.

Helburua
3. KULTURA. Kultura arloko neurriak.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Gai sektorialak
Enplegua eta talentua, Kultura eta aisia
Gauzatze-egoera

Amaituta

3.9. Tokiko eragile kulturalei eragiten dieten etendako jarduerak berriz programatzea.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Kultura Saila saiatuko da eten diren Bilboko eragile kulturalekin aurreikusitako jarduerak berreskuratzen, bestelako formula batzuk bilatuz (etorkizunean programatzeko konpromisoa, emankizuna online, produkzio berrien enkarguak) ezinezkoa denean horiek berriz programatzea.

Helburua
3. KULTURA. Kultura arloko neurriak.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Gai sektorialak
Enplegua eta talentua, Kultura eta aisia
Gauzatze-egoera

Amaituta

3.10. Udal ekipamendu kulturalen konpromisoa tokiko eragile kulturalekin.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

2020ko azken hiruhilekorako, agenda kultural erabat bilbotarra eta euskalduna aktibatzea udal ekipamendu eta programa kulturaletan.
Arriaga Antzokiak berriz antolatuko ditu bere programazioa eta berezko produkzioen plana, tokiko konpainiak, produkzioak eta artistak ehenesteko. Era berean, Bilbao 700 Fundazioak eta AZek zero kilometroko programazioa lehenetsiko dute.
Aztertu egingo da produkzio berriak sortzeko kostuen eta emankizunen streaming bidezko igorpenaren kostuen zenbatekoaren ordainketa aurreratzea, baldin eta horien edukiera mugatu behar bada osasun-zuhurtziako arrazoiengatik.

Helburua
3. KULTURA. Kultura arloko neurriak.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Gai sektorialak
Kultura eta aisia, Enplegua eta talentua
Gauzatze-egoera

Amaituta