1.3. GIZARTE-KOHESIOA. Gizartetik baztertuta dauden pertsonei zuzendutako neurriak.

Gizarte-kohesioaren arloan zehaztutako neurrien xedea koronabirusak sortutako egoerak gehien kaltetuko dituen eta itxialdi osterako laguntza berezia beharko duten pertsona guztien gizarte-babes gisa funtzionatzea da.

Gizarte-kohesiokoaren arloko neurrien talde baten helburua gizartetik baztertuta dauden pertsonei laguntzea da.

Ekintzak

1.3.1. Etxerik gabeko pertsonei ostatu emateko funts berezia.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Funts bat sortuko da beste instituzio batzuekiko lankidetza oinarri hartuta, etxerik ez duten pertsonei behin-behineko ostatua eskaintzeko, mantenua barne. Horrela, administrazio eskudunek koronabirusak ekarritako itxialdiaren harira diagnostikatu diren profil desberdinetara egokitutako gizarte-baliabide espezifikoak sortu ahalko dituzte. Gainera, funts horren bidez, hiriko ostatuei (aterpetxeei, hostalei eta pentsioei) lagunduko diegu, koronabirusaren ondorioz gutxienez urtebetean, 2020an, erreserba kopuruan egongo den jaitsierari aurre egiteko.

Helburua
1.3. GIZARTE-KOHESIOA. Gizartetik baztertuta dauden pertsonei zuzendutako neurriak.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
375.000 €
Gai sektorialak
Gizarte-ekintza, Gazteria, Etxebizitza
Gauzatze-egoera

Amaituta