2.1. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Udal-tasak murriztea.
Ekonomiaren eta enpleguaren arloan zehaztutako neurrien xedea enpresen garapena eta lehiakortasuna bultzatzea da, ekonomia eta enplegua berraktibatzeko bitarteko gisa. Neurri horiek ahalik eta azkarren ezartzea da helburua (“jarduerara bueltatzen garen 1. egunetik”). Hala ere, logikoa den bezala, osasun agintaritzek emandako jarraibideetara egokitu beharko da neurri horien aplikazioa, hots, itxialdia altxatzen joateko erritmoak eta “distantzia sozial normalera” buelta kontuan hartuta aplikatu beharko dira.
Neurri horietako batzuk Ekonomia eta Ogasun Arloak garatu ditu, eta jada existitzen diren eta gure Zerga Ordenantzetan ageri diren zerga-pizgarriak indartzea dute helburu, jarduera ekonomikoa sustatzeko eta 2020ko ekitaldian zehar baldintza abantailatsuagoak eskaintzeko, bestelako laguntza-neurriez gain.
Ekintzak
2.1.1. EOIZ (Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga) behin-behinean murriztea.
Azken eguneratzea: 2020/12/31
Urte amaierara arte egungo zerga-tasa behin-behinean murriztea. Hala, orokorrean eraikuntzako espedienteetarako % 3,5ekoa eta establezimenduak jarduera ekonomikoetarako prestatzeko obretarako % 2koa izatera pasatuko litzateke.
- Helburua
- 2.1. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Udal-tasak murriztea.
- Hasiera-data
- 2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
- Amaiera-data
- 2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
- Gai sektorialak
- Tokiko merkataritza, Ekonomiaren Garapena, Zerga-sistema, Obrak eta azpiegiturak
Amaituta
2.1.2. Obra-lizentziaren tasaren murrizketa iragankorra.
Azken eguneratzea: 2020/12/31
Urte amaierara arte tasa hau kalkulatzeko tarifak behin-behinean murriztea. % 19,5eko tasa aplikatuko da obra mota orori aplika dakiokeen tarifa orokorraren gainean zein obra bereziei aplika dakiekeen lehentasunezko tarifaren gainean, establezimenduak jarduera ekonomikoetarako prestatzeko egin beharreko obren kasuan bereziki.
- Helburua
- 2.1. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Udal-tasak murriztea.
- Hasiera-data
- 2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
- Amaiera-data
- 2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
- Gai sektorialak
- Tokiko merkataritza, Ekonomiaren Garapena, Zerga-sistema, Obrak eta azpiegiturak
Amaituta
2.1.3. Jarduerengatik eta establezimenduak, instalatu, ireki eta ezartzeagatik emandako zerbitzuaren tasa.
Azken eguneratzea: 2020/12/31
Urte amaierara arte tasa hau kalkulatzeko tarifak behin-behinean murriztea. % 29,5eko tasa aplikatu ahalko da.
- Helburua
- 2.1. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Udal-tasak murriztea.
- Hasiera-data
- 2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
- Amaiera-data
- 2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
- Gai sektorialak
- Tokiko merkataritza, Ekonomiaren Garapena, Zerga-sistema
Amaituta
2.1.4. Udal jabari publikoaren erabilera pribatiboen edo aprobetxamendu berezien tasa, mahaiak, mahaitxo oinbakarrak, aulkiak, karpak, loreontziak, eguzkitakoak edo antzeko instalazioak erabiltzen direnerako.
Azken eguneratzea: 2020/12/31
Urteko tasaren gainean % 75eko hobaria aplikatuko da.
- Helburua
- 2.1. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Udal-tasak murriztea.
- Hasiera-data
- 2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
- Amaiera-data
- 2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
- Gai sektorialak
- Tokiko merkataritza, Ekonomiaren Garapena, Zerga-sistema
Amaituta
2.1.5. Udal jabari publikoaren erabilera pribatiboen edo aprobetxamendu berezien tasa, erakusleihoak, bitrinak, apaintzeko ateladak, eguzki oihalak eta markesinak jartzen direnerako.
Azken eguneratzea: 2020/12/31
Urteko tasaren gainean % 75eko hobaria aplikatuko da.
- Helburua
- 2.1. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Udal-tasak murriztea.
- Hasiera-data
- 2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
- Amaiera-data
- 2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
- Gai sektorialak
- Tokiko merkataritza, Ekonomiaren Garapena, Zerga-sistema
Amaituta
2.1.6. Autotaxi lizentzia erabiltzearen tasa ordaintzetik erabat baztertzea.
Azken eguneratzea: 2020/12/31
2020ko ekitaldian zehar ez da ezer ordaindu beharko.
- Helburua
- 2.1. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Udal-tasak murriztea.
- Hasiera-data
- 2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
- Amaiera-data
- 2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
- Gai sektorialak
- Zerga-sistema, Trafikoa eta mugikortasuna
Amaituta
2.1.7. Hobaria zaborren tasan, alarma-egoerak kalte egin dien enpresentzat.
Azken eguneratzea: 2020/12/31
% 95eko hobaria alarma-egoeran zehar itxita egon behar izan diren eta ondorioz, alarma-egoerak kalte egin dien enpresentzat.
- Helburua
- 2.1. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Udal-tasak murriztea.
- Hasiera-data
- 2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
- Amaiera-data
- 2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
- Gai sektorialak
- Ekonomiaren Garapena, Zerga-sistema, Ingurumena
Amaituta
2.1.8. Enpresen zerga-zorrak interesik gabe atzeratzea, beti ere 2020ko ekitaldian zehar ordaintzen badira.
Azken eguneratzea: 2020/12/31
Enpresen zerga-zorrak interesik gabe atzeratzea, beti ere 2020ko ekitaldian zehar ordaintzen badira.
- Helburua
- 2.1. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Udal-tasak murriztea.
- Hasiera-data
- 2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
- Amaiera-data
- 2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
- Gai sektorialak
- Ekonomiaren Garapena, Zerga-sistema
Amaituta