2.2.a. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Saltokien, mikroETE-en, autonomoen eta ekintzaileen lehiakortasuna berreskuratzeko eta hobetzeko laguntza.

Ekonomiaren eta enpleguaren arloan zehaztutako neurrien xedea enpresen garapena eta lehiakortasuna bultzatzea da, ekonomia eta enplegua berraktibatzeko bitarteko gisa. Neurri horiek ahalik eta azkarren ezartzea da helburua (“jarduerara bueltatzen garen 1. egunetik”). Hala ere, logikoa den bezala, osasun agintaritzek emandako jarraibideetara egokitu beharko da neurri horien aplikazioa, hots, itxialdia altxatzen joateko erritmoak eta “distantzia sozial normalera” buelta kontuan hartuta aplikatu beharko dira.

Neurri horietako batzuk Ekonomi Sustapen, Merkataritza eta Enpleguko Arloak garatu ditu, eta hiriko saltokiei, autonomoei, mikroETEei eta ekintzaileei krisi hau gainditzeko zerbitzu espezifikoak eta diru-laguntzak eskaintzea dute helburu.

Ekintzak

2.2.1. COVID-19ari buruzko aholkularitza-zerbitzu osoa.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

COVID-19ari buruzko aholkularitza osoa emateko leihatila bakarra. Bilbao Ekintzatik informazio-, aholkularitza- eta laguntza-zerbitzu hau jarri da martxan, hiriko ekintzaileek, saltokiek, autonomoek, mikroETEek eta enpresek instituzio-esparru desberdinetatik abian jarritako laguntza guztietara benetan sarbidea izan dezaten.
Zerbitzu hau behar beste denboran egongo da martxan. Era berean, informaziorako eduki digitalak garatuko dira, laguntzei eta diru-laguntzei buruzko informazio orokorra eta egoera hau nola kudeatu jakiteko informazioa zabaltzeko. Hala, enpresa gehiagorengana helduko da, modu eraginkorragoan.
Gainera, osasun-arloko agintaritza eskudunek egindako gidaliburuak eta protokoloak zabaltzeko ekintza espezifikoak egingo dira, Bilboko enpresak berriro lanera buelta daitezen, bezeroen eta langileen segurtasuna bermatuz.

Helburua
2.2.a. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Saltokien, mikroETE-en, autonomoen eta ekintzaileen lehiakortasuna berreskuratzeko eta hobetzeko laguntza.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
80.000 €
Gai sektorialak
Tokiko merkataritza, Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua, Industria
Gauzatze-egoera

Prozesatzen

2.2.2. Zuzeneko diru-laguntzak, agintaritza eskudunek ezarritako osasun protokoloengatik beharrezkoak diren inbertsioak egiteko.
Azken eguneratzea: 2021/03/31

Laguntza horiek sektore ekonomiko kaltetuenetako saltokiei, mikroETEei eta autonomoei zuzenduta daude.
Enpresa bakoitzeko 500 euroko laguntzak dira, bezeroentzako eta langileentzako enpresa-jarduera seguruak bermatzeko prebentzio-neurriekin lotutako gastuetarako eta inbertsio txikietarako (holtzak eta bestelako urruntze-elementuak, NBE, gelak eta desinfektatzaileak, etab.).

Helburua
2.2.a. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Saltokien, mikroETE-en, autonomoen eta ekintzaileen lehiakortasuna berreskuratzeko eta hobetzeko laguntza.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
500.000 €
Gai sektorialak
Tokiko merkataritza, Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua, Industria
Gauzatze-egoera

Prozesatzen

2.2.3.- Merkataritza-lokalen alokairua ordaintzeko akordioak lortzeko bitartekaritza-zerbitzua.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Jardunbide egokiak identifikatu eta zabaltzea, orientazioa eta gomendioak eskaintzea, eta baita bi aldeei (errentatzaileari eta errentariari) onez-oneko akordioak lortzen laguntzeko bitartekaritza-zerbitzu espezifikoa eskaintzea ere.
Bitartekaritza-zerbitzu hori guztiz doakoa da, eta bi aldeen arteko akordioak, adiskidetsuak eta aldekoak, erraztera bideratuta dago, COVID-19k eragindako merkataritza-lokalen eta/edo negozioen alokairua ordaintzeari dagokionez. Bide judizialetik kanpo geratzen da.

Helburua
2.2.a. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Saltokien, mikroETE-en, autonomoen eta ekintzaileen lehiakortasuna berreskuratzeko eta hobetzeko laguntza.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
30.000 €
Gai sektorialak
Tokiko merkataritza, Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua
Gauzatze-egoera

Prozesatzen

2.2.4. COVID-19ak sortutako egoeraren aurrean erronkei aurre egiteko berrikuntza ireki eta kolaboratiborako prozesuak sustatzea, aldi berean ekintzailetza babestuz.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Enpresentzako eta gainerako eragileentzako erronkak sortzeko bidea egitea (Udalarentzat berarentzat, hiriko elkarte-sarearentzat...), COVID-19ak ekarritako egoerari arreta berezia eskainiz, startup-ek aukera berritzaileak proposatu eta garatu ditzaten, enpresentzat, Administrazioarentzat zein ekintzaileentzat onuragarria izango den eredu kolaboratibo baten baitan.
Bilboko enpresarik handienen konpromiso soziala indartzeari lotutako prozesuak ere dinamizatuko dira.

Helburua
2.2.a. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Saltokien, mikroETE-en, autonomoen eta ekintzaileen lehiakortasuna berreskuratzeko eta hobetzeko laguntza.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
50.000 €
Gai sektorialak
Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua, Industria
Gauzatze-egoera

Prozesatzen

2.2.5. COVID-19ak sortutako egoeraren aurrean saltokiei, mikroETEei eta autonomoei lanera bueltatzen laguntzeko mentoring zerbitzu aurreratua.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Helburua “goi errendimenduko behin-behineko taldeak” sortzea da, lan kolaboratiboa oinarri sendotzat dutenak eta aipatutako enpresek beren estrategia berraztertzeko eta merkataritza- eta kudeaketa-tresna berriak barneratzeko balioko dutenak. Horretarako, boluntario korporatiboen zein norbanakoen konpromiso eskuzabala izango dugu, krisi honek ekarri digun gauza onetako bat aprobetxatuz: solidaritatearen eta guztion ongizateari mesede egitearen balioak indartzea.

Helburua
2.2.a. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Saltokien, mikroETE-en, autonomoen eta ekintzaileen lehiakortasuna berreskuratzeko eta hobetzeko laguntza.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
100.000 €
Gai sektorialak
Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua, Industria
Gauzatze-egoera

Prozesatzen

2.2.6. Saltokien, mikroETEen eta autonomoen gaitze digitalerako, berrikuntzarako eta lehiakortasuna hobetzeko zerbitzua.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Prestakuntza-programa berezia, aurrez aurreko zein on-line prestakuntza-piluletan oinarrituta dagoena, enpresei aukera eta tresna berriak identifikatzen laguntzeko, banakako aholkularitza-zerbitzua eskaintzeaz gain.
Bilboko saltokien eta zerbitzu-enpresen digitalizazioa hobetzean zentratuko da bereziki.

Helburua
2.2.a. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Saltokien, mikroETE-en, autonomoen eta ekintzaileen lehiakortasuna berreskuratzeko eta hobetzeko laguntza.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
100.000 €
Gai sektorialak
Zientzia eta teknologia, Tokiko merkataritza, Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua, Industria
Gauzatze-egoera

Prozesatzen

2.2.7. Auzofactory-etan eta oro har ekintzailetzarako udal espazioetan kuotak murriztea.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Hiriko 3 Auzofactoryetan kokatutako enpresei urteko alokairuaren % 50eko deskontua, urte osorako.

Helburua
2.2.a. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Saltokien, mikroETE-en, autonomoen eta ekintzaileen lehiakortasuna berreskuratzeko eta hobetzeko laguntza.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
60.000 €
Gai sektorialak
Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua, Zerga-sistema, Industria
Gauzatze-egoera

Amaituta

2.2.8. Turismo-arloko produktuak eta zerbitzuak saltzeko kanal berriak.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Salmenta-kanal digital berriak zein aurrez aurrekoak eskaintzea turismo-arloko produktuak eta zerbitzuak eskaintzen dituzten tokiko enpresei, Udal Turismo Bulegoan aurrez aurreko salmenta egiteko aukera eskainiz eta salmenta-kanal digital bat sortuz, adibidez.

Helburua
2.2.a. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Saltokien, mikroETE-en, autonomoen eta ekintzaileen lehiakortasuna berreskuratzeko eta hobetzeko laguntza.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
20.000 €
Gai sektorialak
Tokiko merkataritza, Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua, Industria, Turismoa
Gauzatze-egoera

Amaituta

2.2.9. MICE sektorearentzako laguntza berezia (azokak, kongresuak eta konbentzioak).
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Neurri horrek 2 azpineurri ditu:
- 2020. urteko kuota guztiak barkatzea Bilbao Convention Bureau-ko kide izateagatik.
- Tokiko eragileek antolatutako familia-topaketak (famtrips) eta ekitaldiak egiteko zuzeneko laguntzak, jarduera erakartzeko.

Helburua
2.2.a. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Saltokien, mikroETE-en, autonomoen eta ekintzaileen lehiakortasuna berreskuratzeko eta hobetzeko laguntza.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
140.000 €
Gai sektorialak
Tokiko merkataritza, Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua, Zerga-sistema, Industria
Gauzatze-egoera

Amaituta