2.2.b. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Bilbon zuzenean kontsumitzeko pizgarriak. Bilbo bonuak.

Ekonomiaren eta enpleguaren arloan zehaztutako neurrien xedea enpresen garapena eta lehiakortasuna bultzatzea da, ekonomia eta enplegua berraktibatzeko bitarteko gisa. Neurri horiek ahalik eta azkarren ezartzea da helburua (“jarduerara bueltatzen garen 1. egunetik”). Hala ere, logikoa den bezala, osasun agintaritzek emandako jarraibideetara egokitu beharko da neurri horien aplikazioa, hots, itxialdia altxatzen joateko erritmoak eta “distantzia sozial normalera” buelta kontuan hartuta aplikatu beharko dira.

Neurri horietako batzuk Ekonomi Sustapen, Merkataritza eta Enpleguko Arloak garatu ditu, eta hirian zuzeneko kontsumoa pizgarritzea du helburu.

Bonuen programa hau hirian kontsumitzeko pizgarri-tresna gisa proposatzen da; aldi berean, programa honen xedea herritarrek eta tokiko enpresek egoera honek gehien eragingo dien sektore batzuekiko duten konpromisoa indartzea da.

Ekintza zehatzak izango lirateke eta tokiko kontsumoa sustatzera zuzendutako bestelako komunikazio-ekintza batzuekin koordinatuko lirateke. Ahal den neurrian, ekintza horiek bestelako administrazio eta erakunde batzuekin elkarlanean garatuko dira eta denboran behar bezala planifikatuko dira, horien eragina ahalik eta handiena izan dadin. Horrekin batera, kontuan hartu behar da beharrezkoa dela deskonfinamenduaren erritmoak betetzea eta osasun-agintaritzek ezartzen dituzten gomendioak jarraitzea; hortaz, neurri hauek errealitatearen arabera zehaztu eta hedatu beharko dira.

3 bonu mota proposatzen dira (Kulturako Bilbo Bonuaz gain, sektore kulturalaren eremuko neurrien atalean jasota dagoena).

Bonu horiek erakundeen arteko lankidetza-ekimenak dira, eta Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek, EUDELek eta 3 hiriburuetako udalek parte hartzen dute, Bilboko Udalak zuzenean sustatutako indartze-tarte gehigarri batekin.

Ekintzak

2.2.10. Merkataritzako Bilbo Bonua.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Bonu horiek Bilboko saltokietan zuzeneko kontsumoa sustatzeko dira.
20 euroko 50.000 bonu dira.
Adibidez: % 20ko deskontu-bonua Bilbon egindako edozein erosketarako, 100 eurora arte.

Helburua
2.2.b. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Bilbon zuzenean kontsumitzeko pizgarriak. Bilbo bonuak.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
1.000.000 €
Gai sektorialak
Tokiko merkataritza, Kontsumoa
Gauzatze-egoera

Amaituta

2.2.11. Ostalaritza eta Jatetxe-arloko Bilbo Bonua.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Bonu horiek Bilboko ostalaritza eta jatetxe-arloetan zuzeneko kontsumoa sustatzeko dira.
20 euroko 50.000 bonu dira.
Adibidez: % 20ko deskontu-bonua Bilbon egindako edozein erosketarako, 100 eurora arte.

Helburua
2.2.b. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Bilbon zuzenean kontsumitzeko pizgarriak. Bilbo bonuak.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
1.000.000 €
Gai sektorialak
Tokiko merkataritza, Kontsumoa
Gauzatze-egoera

Prozesatzen

2.2.12. Turismoko Bilbo Bonua.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Bonu horiek Bilboko turismo-sektorean zuzeneko kontsumoa sustatzeko dira.
20 euroko 25.000 bonu dira.
Adibidez: % 20ko deskontu-bonua Bilbon egindako edozein erosketarako, 100 eurora arte.

Helburua
2.2.b. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Bilbon zuzenean kontsumitzeko pizgarriak. Bilbo bonuak.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
500.000 €
Gai sektorialak
Tokiko merkataritza, Kontsumoa, Turismoa
Gauzatze-egoera

Prozesatzen

2.2.13. Komunikazio-kanpaina merkataritza eta tokiko kontsumo arduratsua sustatzeko.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Bonuen bidezko kontsumoaren pizgarrien neurriekin batera, proposatzen da komunikazio-kanpaina bat egitea Bilboko saltokietan eta negozioetan kontsumoa indartzeko eta sustatzeko.

Helburua
2.2.b. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Bilbon zuzenean kontsumitzeko pizgarriak. Bilbo bonuak.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
150.000 €
Gai sektorialak
Tokiko merkataritza, Kontsumoa
Gauzatze-egoera

Amaituta