2.2.c. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Hiriaren promozio turistikorako ez-ohiko ekintzak.

Ekonomiaren eta enpleguaren arloan zehaztutako neurrien xedea enpresen garapena eta lehiakortasuna bultzatzea da, ekonomia eta enplegua berraktibatzeko bitarteko gisa. Neurri horiek ahalik eta azkarren ezartzea da helburua (“jarduerara bueltatzen garen 1. egunetik”). Hala ere, logikoa den bezala, osasun agintaritzek emandako jarraibideetara egokitu beharko da neurri horien aplikazioa, hots, itxialdia altxatzen joateko erritmoak eta “distantzia sozial normalera” buelta kontuan hartuta aplikatu beharko dira.

Neurri horietako batzuk Ekonomi Sustapen, Merkataritza eta Enpleguko Arloak garatu ditu, eta hiria hurbileko ingurune baterako turistikoki sustatzea du helburu.

Nazioarteko organismoen eta joera turistikoen analisten arabera, 2020ko ekitaldian, nazioarteko jarduera turistikoa eskasa edo oso mugatua izango da. Beraz, lehentasunezkoa da egungo sustapen-tresnak egokitzea, gure lehentasunezko merkatuekin jarduketak alderantzizko optikatik bultzatzeko eta Bilboren posizionamendu digitala indartzeko. Halaber, 2021ean merkatuak aktibatzera zuzendutako sustapena babesteko eta produktua garatzeko jarduketak bultzatuko ditugu.

Kalkulatzen da jarraian azaltzen diren promozio turistikoko neurri guztien aurrekontua 450.000 eurokoa izango dela.

Ekintzak

2.2.14. Sustapen-ekintzak hurbiltasun-merkatuetan.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Hurbiltasun-merkatuen artean Bilboko turismo-eskaintza sustatzera bideratutako neurria.
Aurreikusten da pertsonen mugimenduen liberalizazioa geografikoki eskalatuko dela; horrela, hurbiltasunezko merkatuak izango dira berreskuratuko diren aurrenekoak.
Bestalde, norakoaren segurtasun-pertzepzioa handiagoa izango da Bilboko errealitatea hurbilagotik bizi izan duten pertsonentzat eta gure hirira berezko garraiobide batekin edo distantzia laburreko garraiobide batekin etor daitezkeenentzat.

Helburua
2.2.c. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Hiriaren promozio turistikorako ez-ohiko ekintzak.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Gai sektorialak
Tokiko merkataritza, Turismoa
Gauzatze-egoera

Amaituta

2.2.15. Alderantzizko sustapen-ekintzak turoperadore eta preskriptoreekin.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Bilboko turismo-eskaintza sustatzeko neurria, bitartekaritzaren bidez eta Bilbora joz.
Nazioarteko promozio turistikoa berriz orientatuko da alderantziko ekintzen aldeko apustua egiteko, hau da, norakoan bertan egiten diren ekintzen alde eginez, bitartekaritza edo Bilborako preskripzioa erakarriz.
Epe ertainera duen efektuaz gain, horrelako ekintzetan egindako inbertsioak eragin zuzena dauka tokiko sektore turistikoan eta, aldi berean, lan estuagoa eta kolaboratiboagoa ahalbidetzen du gure enpresekin eta horien artean ere bai.

Helburua
2.2.c. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Hiriaren promozio turistikorako ez-ohiko ekintzak.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Gai sektorialak
Tokiko merkataritza, Turismoa
Gauzatze-egoera

Prozesatzen

2.2.16. Sustapen digitala indartzea.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Neurri horrek esan nahi du kanpaina digitalak indartu behar direla, egoera berri honetan funtsezko tresna diren aldetik, kontsumitzaileengana iritsi ahal izateko eta, gure turismo-eskaintzaren aurkezpenetik aurrera, horietan eragiten saiatzeko.
Horretarako, 3 ildo hauetan lan egingo dugu:
- Kanpaina digitalaren helburuak bideratuz kontsumitzaileek bidaiaren azkenengo erabaki-etapan egiten dituzten ekintzetarantz: erosketa eta erreserba.
- Gure helburuak partekatzen dituzten bazkide eta kolaboratzaileekiko elkarlana indartuz: aire-konpainiak eta bidaia-agentzia digitalak.
- Babes-ekintzak eta euskarriak mundu digitalaren eta merkatuko nitxoen promoziora orientatuz, bidaien munduan sartzen diren heinean.

Helburua
2.2.c. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Hiriaren promozio turistikorako ez-ohiko ekintzak.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Gai sektorialak
Kontsumoa
Gauzatze-egoera

Amaituta