Gosea amaitzea, elikagai-segurtasun eta elikadura hobea lortzea, eta nekazaritza jasangarria bultzatzea.

Ekintzak

(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)

1.1.1. Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) indartzea.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Eusko Jaurlaritzak emandako zuzkidura gehigarria egongo da, koronabirusak ekarritako egoeraren ondorioz diru-sarrerarik ez duten edo diru-sarrera nahikorik ez duten pertsona guztiei laguntzeko. Pertsona horiek prestazio ekonomiko bat jasoko dute oinarrizko beharrizanak asetzeko, hau da, elikatzeko eta etxebizitzak mantentzeko. Aipatutako zuzkidura gehigarri horrekin, 2020ko ekitaldirako GLL gehienezko kopurua eta irizpide orokorrak aldatuko dira, Eusko Jaurlaritzaren aginduz zehaztu diren gehienezko kopuruak errespetatzeko.

Helburua
1.1. GIZARTE-KOHESIOA. Diru-sarrerarik eza arintzeko neurriak.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
0 €
Gai sektorialak
Gizarte-ekintza, Familia
Gauzatze-egoera

Amaituta

1.1.2. Aldian behingoak ez diren udal diru-laguntza berezien ezohiko programa sortzea.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

% 100eko udal jatorria duen finantzaketa-programa bat sortuko da koronabirusak ekarritako egoeraren ondorioz diru-sarrerarik ez duten edo diru-sarrerak gutxitu dituzten pertsonentzat, GLL eskatzeko baldintzak betetzen ez dituztenerako. GLLen kasuaren antzera, pertsona horiek oinarrizko beharrizanak asetzeko prestazio ekonomikoa jasoko dute, hots, elikatzeko eta etxebizitzak mantentzeko.

Helburua
1.1. GIZARTE-KOHESIOA. Diru-sarrerarik eza arintzeko neurriak.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
625.000 €
Gai sektorialak
Gizarte-ekintza, Familia
Gauzatze-egoera

Amaituta

2.5.6. 2020rako Garapenerako Lankidetzarako onetsitako laguntzen ehunekoa mantentzea, aurrekontu-aurreikuspen berria kontuan hartuz.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

2020rako Garapenerako Lankidetzarako onetsitako laguntzen ehunekoa mantentzea, aurrekontu-aurreikuspen berria kontuan hartuz.

Gauzatze-egoera

Amaituta