Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.

Ekintzak

(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)

1.2.1. “Urrats bat gehiago” - Adineko pertsonei laguntzeko udal programaren zuzkidura ekonomikoa handitzea.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Denbora luzean bakarrik bizi diren, familiaren laguntzarik ez duten eta oro har laguntasunik ez duten adineko pertsonen beharrizan berriei erantzuteko kopuru gehigarria emango da, osasun krisiak iraun bitartean egindako deien bidez hautematen direnean. Laguntza-zerbitzu hau eskainiko zaie haien autonomia sustatzeko, inguruarekin duten harremanari mesede eginez eta bakardadea ekidinez.

Helburua
1.2. GIZARTE-KOHESIOA. Beren-beregi kalteberatasun-egoeran dauden adineko pertsonei zuzendutako neurriak.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
150.000 €
Gai sektorialak
Gizarte-ekintza, Adinekoak
Gauzatze-egoera

Amaituta

1.2.2. Etxebizitza Komunitarioen Funtsa.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Bestelako ostatua behar duten adineko pertsona guztiei erantzuteko funtsa sortuko da. Etxebizitza komunitario batean edo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak balioetsitako gela-baliabideren batean sartzeko eskatuko da, adineko pertsonaren isolamendu-egoera prebenitzeko eta hala, pertsona hori mendekotasun-egoera batera heltzea ekiditeko.

Helburua
1.2. GIZARTE-KOHESIOA. Beren-beregi kalteberatasun-egoeran dauden adineko pertsonei zuzendutako neurriak.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
560.000 €
Gai sektorialak
Gizarte-ekintza, Adinekoak, Etxebizitza
Gauzatze-egoera

Amaituta

1.3.1. Etxerik gabeko pertsonei ostatu emateko funts berezia.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Funts bat sortuko da beste instituzio batzuekiko lankidetza oinarri hartuta, etxerik ez duten pertsonei behin-behineko ostatua eskaintzeko, mantenua barne. Horrela, administrazio eskudunek koronabirusak ekarritako itxialdiaren harira diagnostikatu diren profil desberdinetara egokitutako gizarte-baliabide espezifikoak sortu ahalko dituzte. Gainera, funts horren bidez, hiriko ostatuei (aterpetxeei, hostalei eta pentsioei) lagunduko diegu, koronabirusaren ondorioz gutxienez urtebetean, 2020an, erreserba kopuruan egongo den jaitsierari aurre egiteko.

Helburua
1.3. GIZARTE-KOHESIOA. Gizartetik baztertuta dauden pertsonei zuzendutako neurriak.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
375.000 €
Gai sektorialak
Gizarte-ekintza, Gazteria, Etxebizitza
Gauzatze-egoera

Amaituta

1.4.1. Arreta bermatzea.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Beharrezkoa bada, gaur egun babesgabetasun-egoerak eta familia barruko gatazkak hautemateko eta horien aurrean arreta emateko dauden programak indartu eta egokitzea, esku-hartze psikosoziala edo gizarte- eta hezkuntza-arlokoa behar denerako. Izan ere, itxialdiak egoera eta gatazka horiek larriagotu ditu.

Helburua
1.4. GIZARTE-KOHESIOA. Familiari, helduei eta haurrei zuzendutako neurriak.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
360.000 €
Gai sektorialak
Gizarte-ekintza, Familia, Berdintasuna, Haurrak eta adingabeak
Gauzatze-egoera

Amaituta

2.5.6. 2020rako Garapenerako Lankidetzarako onetsitako laguntzen ehunekoa mantentzea, aurrekontu-aurreikuspen berria kontuan hartuz.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

2020rako Garapenerako Lankidetzarako onetsitako laguntzen ehunekoa mantentzea, aurrekontu-aurreikuspen berria kontuan hartuz.

Gauzatze-egoera

Amaituta