Familia

Ekintzak

(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)

1.1.1. Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) indartzea.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Eusko Jaurlaritzak emandako zuzkidura gehigarria egongo da, koronabirusak ekarritako egoeraren ondorioz diru-sarrerarik ez duten edo diru-sarrera nahikorik ez duten pertsona guztiei laguntzeko. Pertsona horiek prestazio ekonomiko bat jasoko dute oinarrizko beharrizanak asetzeko, hau da, elikatzeko eta etxebizitzak mantentzeko. Aipatutako zuzkidura gehigarri horrekin, 2020ko ekitaldirako GLL gehienezko kopurua eta irizpide orokorrak aldatuko dira, Eusko Jaurlaritzaren aginduz zehaztu diren gehienezko kopuruak errespetatzeko.

Helburua
1.1. GIZARTE-KOHESIOA. Diru-sarrerarik eza arintzeko neurriak.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
0 €
Gai sektorialak
Gizarte-ekintza, Familia
Gauzatze-egoera

Amaituta

1.1.2. Aldian behingoak ez diren udal diru-laguntza berezien ezohiko programa sortzea.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

% 100eko udal jatorria duen finantzaketa-programa bat sortuko da koronabirusak ekarritako egoeraren ondorioz diru-sarrerarik ez duten edo diru-sarrerak gutxitu dituzten pertsonentzat, GLL eskatzeko baldintzak betetzen ez dituztenerako. GLLen kasuaren antzera, pertsona horiek oinarrizko beharrizanak asetzeko prestazio ekonomikoa jasoko dute, hots, elikatzeko eta etxebizitzak mantentzeko.

Helburua
1.1. GIZARTE-KOHESIOA. Diru-sarrerarik eza arintzeko neurriak.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
625.000 €
Gai sektorialak
Gizarte-ekintza, Familia
Gauzatze-egoera

Amaituta

1.4.1. Arreta bermatzea.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Beharrezkoa bada, gaur egun babesgabetasun-egoerak eta familia barruko gatazkak hautemateko eta horien aurrean arreta emateko dauden programak indartu eta egokitzea, esku-hartze psikosoziala edo gizarte- eta hezkuntza-arlokoa behar denerako. Izan ere, itxialdiak egoera eta gatazka horiek larriagotu ditu.

Helburua
1.4. GIZARTE-KOHESIOA. Familiari, helduei eta haurrei zuzendutako neurriak.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
360.000 €
Gai sektorialak
Gizarte-ekintza, Familia, Berdintasuna, Haurrak eta adingabeak
Gauzatze-egoera

Amaituta

1.4.2. Genero-indarkeriaren biktima izandako emakume guztiei eta haien menpeko pertsonei baliabide ekonomikoetarako sarbidea bermatzea.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Beharrezkoa bada, gaur egun babesgabetasun-egoerak eta familia barruko gatazkak hautemateko eta horien aurrean arreta emateko dauden programak indartu eta beharrezkoa bada, genero-indarkeriaren biktima izandako emakumeen kasura egokitzea, instituzioekin lankidetzan, esku-hartze psikosoziala edo gizarte- eta hezkuntza-arlokoa behar denerako. Izan ere, itxialdiak egoera eta gatazka horiek larriagotu ditu.

Helburua
1.4. GIZARTE-KOHESIOA. Familiari, helduei eta haurrei zuzendutako neurriak.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
50.000 €
Gai sektorialak
Gizarte-ekintza, Familia, Berdintasuna, Haurrak eta adingabeak
Gauzatze-egoera

Amaituta

1.4.3. Harrera-etxebizitzetan dauden emakume guztiei diru-laguntzaren ordainketa aurreratzea eta horiek eskuratzeko izapideak eta prozedurak erraztea.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Premiazko prozedura bat da, eta aukera ematen du laguntza ekonomikoen zenbatekoa (ordainketa aurreratua) aurreratzeko, hala behar duten eta genero-indarkeriaren biktimentzako udal harrera-programan parte hartzen ari diren emakumeei.

Helburua
1.4. GIZARTE-KOHESIOA. Familiari, helduei eta haurrei zuzendutako neurriak.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
0 €
Gai sektorialak
Gizarte-ekintza, Familia, Berdintasuna
Gauzatze-egoera

Amaituta