Haurrak eta adingabeak
Ekintzen jarraipena
(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = 50.000 €
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 18.150 €
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
-
Gauzatze-egoera: Amaituta
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31
Guztira, 166 emakume artatu dira (188 arreta).
COVID-19ak sortutako egoera dela eta, arreta gehienak telematikoki egin dira. Emakumeen eskariak, batez ere, prestazio ekonomikoetan (101), etxebizitzan (58), elikaduran (21) eta lan eta prestakuntzaren arloan (31) oinarritu dira.
Adinen araberako profila oso banatuta egon da: 18-30 urte bitarteko emakumeak % 28 izan dira, 30-45 urte bitartekoak % 32, 45-60 urte bitartekoak % 32 eta 60 urtetik gorakoak % 8.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
-
Gauzatze-egoera: Amaituta
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31
Proiektuak 2 beharrizan zehatzi erantzun die; arreta berezia eman zaie muturreko kalteberatasun-egoeran zeuden eta adingabekoak zituzten pertsona edo familiei. Gainera, ostatu egokia emateaz gain, gizarte-laguntza profesionalizatua eman zaie.
- Alde batetik, etxegabetasun-egoeran dauden eta bizitegi-bazterketako egoera larrian dauden adingabekoak dituzten emakumeentzako bizitoki egokiak prestatu dira, emakume horien gizarteratzea lortzeko, eta migrazioari lotutako etxegabetasunari, baliabide ekonomiko eta sozialen gabeziari, eta adingabeak amengandik bereiztea eta instituzionalizatzea saihesteari erantzuna emateko. 7 familia artatu dira, guztiak adingabeak dituzten amek osatuak.
- Bestalde, intentsitate txikiko laguntza profesionala eskatzen duten gizarteratze-prozesuak garatu dira, ingurune komunitario eta inklusibo batean bizitza autonomorako gaitasunak mantentzeko, eta, horretarako, saiatuko dira osasun-krisiaren aurretik pobrezia-egoeran zeuden eta horren ondorioz haien egoera larriagotu egin den familien gizarte- eta ekonomia-inpaktua murrizten. Jarduera-ildo horretan, guztira, 53 familia artatu dira.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
-
Gauzatze-egoera: Amaituta
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = 360.000 €
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 360.000 €
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
-
Gauzatze-egoera: Amaituta
Laguntza- eta aholkularitza-zerbitzua martxan jartzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei alarma-egoeraren hasieratik informazioa eta laguntza leman zaie laguntza ekonomikoak emateko administrazio-prozeduretan. Uztailaren 15az geroztik, baliabide hori zabaldu egin da, Bilboko emakume guztiei lagun egiteko eta aholkularitza emateko zerbitzu bat jarri baita abian, prestazio ekonomikoei, eskubideei eta emakume horiek gizarteratzen, haien autonomia garatzen eta gizarte-ongizatea lortzen laguntzen duten beste baliabide batzuei buruzko informazioa emateko, batez ere COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz sortutako egoeragatik.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
-
Gauzatze-egoera: Prozesatzen
Aurrekontu-partida onartzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Neurri horren bitartez, gaur egun babesgabetasun-egoerak eta familia barruko gatazkak hautemateko eta horien aurrean arreta emateko dauden programak indartu eta egokitu nahi dira, esku-hartze psikosoziala edo gizarte- eta hezkuntza-arlokoa behar denerako. Izan ere, itxialdiak egoera eta gatazka horiek larriagotu egin ditu.
Proiektua Lagun Artean eta Gaztaroa Kooperatiba erakundeei dirulaguntza izendun bana emanda egingo da. Dirulaguntza horiek ematea ekainaren 25eko osoko bilkuran onetsi zen.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
-
Gauzatze-egoera: Prozesatzen
Jarduketak martxan jartzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Hitzarmenak egiten ari dira, sinatzeko. Hala ere, erakundeek hasi dituzte dagoeneko esku-hartzeak.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
-
Gauzatze-egoera: Prozesatzen