Gazteria
Ekintzen jarraipena
(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)
Garatze bidean, neurria 2021era hedatzen da
Eguneratze-data: 2020/12/31
Proiektuak 2021eko irailera bitartean garatuko dira.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
-
Gauzatze-egoera: Prozesatzen
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = 250.000 €.
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 250.000 €.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
-
Gauzatze-egoera: Prozesatzen
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31
Enplegu-plan berezietan, prestakuntzarako, lan-aktibaziorako eta bitartekaritzari laguntzeko ekintzak sartzen dira, eta horien xedea da lan-merkatuan sartzeko edo merkatura itzultzeko itxaropenak areagotzea. Gainera, kualifikazio-maila txikia eta/edo enplegua lortzeko zailtasun espezifikoak dituzten pertsonei helburu hori lortzeko behar diren kualifikazioa eta gaitasunak eskaintzen zaizkie. Hori guztia, ibilbide eta laguntza pertsonalizatuaren bidez eta sare eta sinergia komunitarioak garatuta eta aprobetxatuta gauzatzen da.
5 proiektu babestu dira:
- OTXARKOAGA GARATUZ proiektua, Otxarkoagako Lanbide Eskolak eta Tendel Elkarte Soziokulturalak sustatua. Proiektuak laneko eta prestakuntzako ibilbide bat eskaintzen du biltegiko jarduera lagungarrietan, merkataritzako jarduera osagarrietan eta etxebizitzak birgaitzeko jardueretan, eta, guztira, 45 pertsona izan dira onuradun.
- LANHEZI BILBOKO AUZOAK #AURRERA prestakuntzarako eta enplegurako proiektu berezia Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetarako, Ibar Ezkerrak eta Gaztaroa-Sartuk sustatua. Proiektuak hainbat arlotako prestakuntza eskaintzen du, hala nola instalazioak zaintzea eta babestea; multimedia argitaratze-produktuak garatzea; bizikletak konpontzea, mantentzea eta saltzea; eraikin eta lokaletan garbiketa espezializatua egitea; pertsonei arreta soziosanitarioa ematea etxeetan; eta biltegiak antolatzea eta kudeatzea. Guztira, 72 pertsona izan dira onuradun.
- OTXARBERRI-LAN proiektua, Bagabiltzak, San Miguel Marista Etxeak, Gehilanek eta Gardaberak sustatua. Proiektuak prestakuntzarako eta lanerako ibilbide bat eskaintzen du, mendekotasuna duten pertsonei gizarte-erakundeetan arreta soziosanitarioa ematearekin eta ingurune horietako sukaldaritzako oinarrizko eragiketekin lotuta. Guztira, 30 pertsona izan dira onuradun.
- BILBAO OJALÁ proiektua, Itaka Escolapios Fundazioak sustatua. Alfabetatzeko eta gaztelania atzerriko hizkuntza gisa irakasteko proiektua da, eta hainbat prestakuntza-ekintza hartzen ditu barne, alfabetatzeko, gaztelania ikasteko eta indartzeko prozesu batekin batera, etorkinei lan-merkatuan edo prestakuntza kateatuetan sartzeko aukera emateko. Programak, guztira, 190 pertsonari eman die laguntza.
- #GAZTEBARRI AURRERA, prestakuntza eta enplegurako proiektu zirkularra Uribarri eta Iralabarri auzoetarako, EDE Fundazioak sustatua. Proiektua pertsonei arreta emateko (telelaguntza) eta gauzen interneteko prestakuntza eskaintzen ari da. Guztira 28 pertsona izan dira onuradun.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
-
Gauzatze-egoera: Prozesatzen
Garatze bidean, neurria 2021era hedatzen da
Eguneratze-data: 2020/12/31
Gazteentzako Enplegu-plana 2021eko azaroan amaituko da.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
-
Gauzatze-egoera: Prozesatzen
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = 1.000.000 €.
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 994.205 €.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
-
Gauzatze-egoera: Prozesatzen
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31
Azaroan hasi ziren Gazteen Enplegu Planari dagozkion zuzeneko kontratazio guztiak.
30 urtetik beherako 50 langabe gazte kontratatu dira, erdi- edo goi-mailako titulazio akademikoa dutenak (25 emakume eta 25 gizon), eta aurreikusitako helburuen % 100 lortu da.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
-
Gauzatze-egoera: Prozesatzen
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = 375.000 €
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 375.000 €
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
-
Gauzatze-egoera: Amaituta
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31
- “TEILAPEAN” proiektua Agintzariren bidez garatu da, eta, guztira, 334 pertsona izan dira onuradun (290 gizon eta 44 emakume).
- "LEHEN URRATSA" programa Bizitegiren bidez garatu da eta 45 pertsona izan dira onuradun, guztiak gizonak.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
-
Gauzatze-egoera: Amaituta
Lanbiden eskaera egitea.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Uztailaren 30ean, Lanbiden eskaera egingo da Bilboko Udalaren izenean.
Ebazpenaren ostean, Bilboko Udalak kontratazioak hasiko ditu, seguruenera ere urrian.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
-
Gauzatze-egoera: Prozesatzen
Konpromiso-gutunak sinatzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Hainbat erakundek sustatutako 5 proiektutarako konpromiso-gutunak sinatu dira, eta Udalarekin batera finantzatuko dira; hain zuzen, Udalak 250.000 €-emateko konpromisoa hartu du. Lanbideren ebazpena ezagutzeko zain.
Babestutako 5 proiektuak hauek dira:
- TENDEL proiektua, Otxarkoagako Prestakuntza Eskolak eta Tendel Elkarte Soziokulturalak sustatua.
- LANEHEZI proiektua, Harrobia Ikastolak eta Gaztaroa-Sartuk sustatua.
- OTXARBERRI-LAN proiektua, Bagabiltza, Casa Maristas San Miguel, Gehilan eta Gardabera erakundeek sustatua.
- ITAKA proiektua, Itaka Escolapios Fundazioak sustatua.
- EDE Fundazioak sustatutako proiektua.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
-
Gauzatze-egoera: Prozesatzen
4 proiektuetatik 2rako aurrekontu-partida onartzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Ekainaren 25eko osoko bilkuran udal-finantzaketa onetsi zen (dirulaguntza izendunak) bi proiektu hauetarako:
- “TEILAPEAN” proiektua, etxebizitza-zaurgarritasuneko egoeran eta prestakuntza- eta komunitate-prozesuan dauden 18-23 urte arteko gazte atzerritarrentzat. Proiektua Agintzariren bitartez garatuko da.
- “LEHEN URRATSA” programa, konfinamenduan etxerik gabeko pertsonak hartzeko Udalak gaitutako salbuespenezko ostatu-baliabideetatik gizarteratze-ibilbideak hasteari mesede egingo dioten beste egoera batzuetara igarotzeko. Proiektua Bizitegiren bitartez garatuko da.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
-
Gauzatze-egoera: Prozesatzen
Jarduketak martxan jartzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Eusko Jaurlaritzarekin (Etxebizitza eta Gizarte Politiketako Sailburuordetzekin) lankidetzan egiten ari den proiektu bat da, etxerik ez duten pertsonei behin-behineko ostatua eskaintzeko, mantenua barne. Horrela, administrazio eskudunek koronabirusak ekarritako itxialdiaren harira diagnostikatu diren profil desberdinetara egokitutako gizarte-baliabide espezifikoak sortu ahalko dituzte. Neurria 4 proiekturen bitartez gauzatzen ari da, eta guztira 2.181.876 €-ko zenbatekoarekin.
Hitzarmenak sinatzeko zain daude, nahiz eta jarduketak martxan dauden ekainaren 1etik, Eusko Jaurlaritzarekin batera finantzatzen delako.
Funtsa 300 pertsonatik gora artatzen ari da.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
-
Gauzatze-egoera: Prozesatzen