Obrak eta azpiegiturak
Ekintzen jarraipena
(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = 500.000 €
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 500.000 €
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31
Eskaerak egiteko epea uztailaren 2tik urriaren 30era bitartekoa izan zen. Obrak 2020ko abenduaren 31rako amaitu behar ziren, eta fakturen bidez egiaztatu 2021eko urtarrilaren 31 baino lehen.
RENOVE Planaren exekuzioa % 100ekoa izan da, guztira 500.000 €-ko udal-laguntzak emateari begira. Sortutako inbertsio pribatua 3.935.499 €-koa izan da.
565 esku-hartze onartu dira, hau da, eskatutakoen % 71, eta etxebizitza bakoitzeko 884 euroko batez besteko laguntza eman da. 151 eskaera gelditu dira laguntza jaso gabe, hau da, % 19, ez zegoelako aurrekontu-esleipen nahikorik. 80 eskaera ukatu egin dira edo ez dira onartu.
Batik bat, honako berrikuntza-lan hauek egin dira: bainugelak (% 27,5), kanpoko arotzeriak (% 20), sukaldeak (% 10,5) eta barneko arotzeriak (% 9). Gainerako obrak berrikuntza integralei, irisgarritasunari, elektrizitateari, instalazioei eta beste akabera batzuei dagozkie.
Onuradun izan diren etxebizitzak hiriko 30 auzotakoak dira, eta etxebizitza gehienak Santutxun, Zazpikaleetan, Txurdinagan, Iralan eta Errekaldeberrin daude.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = Ez zegoen halakorik modu bereizgarrian. Zerga-tasaren neurrien aurrekontua (diru-sarrera txikiagoa) 3.000.000 €-koa zen.
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 111.222 € (diru-sarrera txikiagoa).
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31
Guztira, 1.994 enpresak jaso dute laguntza hori.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = Ez zegoen halakorik modu bereizgarrian. Zerga-tasaren neurrien aurrekontua (diru-sarrera txikiagoa) 3.000.000 €-koa zen.
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 318.325 € (diru-sarrera txikiagoa).
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31
Guztira, 3.576 enpresak jaso dute laguntza hori.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Laguntzak eskatzeko epea irekitzea eta lehen laguntzak ematea.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Eskaerak egiteko epea uztailaren 2an ireki zen.
Uztailaren 14ra arte 28 eskaera jaso dira; pixkanaka izapidetzen eta onesten joango dira.
Onespenen lehenengo txandan 19 etxebizitza berritzeko eta birgaitzeko obra txikietarako laguntzak eman dira; udal-laguntzetan 15.718 € eman dira, eta inbertsio pribatua 142.582 €-koa izan da.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Surbisaren Administrazio Kontseiluak planaren oinarriak onartzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24
SURBISAko Administrazio Kontseiluan ekainean onetsi dira Bilboko Etxebizitzak Berritzeko Renove Plana arautzen duten oinarriak; horren bitartez, etxebizitzak berritzeko eta birgaitzeko obra txikien zenbatekoaren % 20ko laguntzak emango dira (6.000 euroko arteko aurrekontua duten obrak).
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Neurria onartzea eta martxan jartzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Maiatzaren 28an eginiko osoko bilkuran onetsi zen.
Martxan jarritako neurria, urte amaierara arte aurreikusten da.