Oinarrizko zerbitzuak

Ekintzen jarraipena

(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)

2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31

Hasierako aurrekontua (propioa) = 100.000 €

2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 99.946 €

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Amaituta
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31

Proiektuak sarbide publikoko wifi puntu berriak sortu ditu hiriko hainbat lekutan. 

Hedatu egin dira hasieran planifikatutako sarbide-puntu guztiak (59), gehi esleitutako aurrekontua erabat gauzatu arte gehitu ahal izan direnak (16), hau da, guztira, 75 wifi puntu berri, eta geografikoki ahalik eta gehien dibertsifikatu dira; 6. barrutian (Abando), ordea, ez dago instalaziorik, eten digital txikiena duela uste baita.  

Wifi gune berri horiek instalatzeko, dagoen hiri-ekipamendu guztia ahalik eta gehien berrerabili da, besteak beste, Udalaren zuntz-sarea eta beste eremu batzuek kudeatutako paldoak, hala nola kale-argiak, semaforoak edo eraikin publikoen fatxadak. Horrek nabarmen murriztu du hedapenerako kostua, eta eremu gehiagotara iristea ahalbidetu du, egindako inbertsioaren eraginkortasuna handituta.  

Inpaktuari dagokionez, abenduan instalatutako puntu berriek 777.296 nabigazio-saio ahalbidetu zituzten guztira sarean, 77.572 gailu bakarretatik. 

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Amaituta
Kontratua esleitzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24

Kontratua esleitzeko eta formalizatzeko prozesua, gaur-gaurkoz martxan dagoena, abuztuaren 7an amaituko da luzaroenera, eta aurreikusten da wifi-puntu berriak irailaren amaieran edo urriaren hasieran jarriko direla martxan.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen