Etxebizitza

Ekintzak

(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)

1.2.2. Etxebizitza Komunitarioen Funtsa.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Bestelako ostatua behar duten adineko pertsona guztiei erantzuteko funtsa sortuko da. Etxebizitza komunitario batean edo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak balioetsitako gela-baliabideren batean sartzeko eskatuko da, adineko pertsonaren isolamendu-egoera prebenitzeko eta hala, pertsona hori mendekotasun-egoera batera heltzea ekiditeko.

Helburua
1.2. GIZARTE-KOHESIOA. Beren-beregi kalteberatasun-egoeran dauden adineko pertsonei zuzendutako neurriak.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
560.000 €
Gai sektorialak
Gizarte-ekintza, Adinekoak, Etxebizitza
Gauzatze-egoera

Amaituta

1.3.1. Etxerik gabeko pertsonei ostatu emateko funts berezia.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Funts bat sortuko da beste instituzio batzuekiko lankidetza oinarri hartuta, etxerik ez duten pertsonei behin-behineko ostatua eskaintzeko, mantenua barne. Horrela, administrazio eskudunek koronabirusak ekarritako itxialdiaren harira diagnostikatu diren profil desberdinetara egokitutako gizarte-baliabide espezifikoak sortu ahalko dituzte. Gainera, funts horren bidez, hiriko ostatuei (aterpetxeei, hostalei eta pentsioei) lagunduko diegu, koronabirusaren ondorioz gutxienez urtebetean, 2020an, erreserba kopuruan egongo den jaitsierari aurre egiteko.

Helburua
1.3. GIZARTE-KOHESIOA. Gizartetik baztertuta dauden pertsonei zuzendutako neurriak.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
375.000 €
Gai sektorialak
Gizarte-ekintza, Gazteria, Etxebizitza
Gauzatze-egoera

Amaituta

2.3.1. Bilboko udal etxebizitzetako merkataritza-lokalen alokairu-kuoten salbuespenak eta hobariako.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Merkataritza-lokalen alokairu-kuoten ordainketa-salbuespena alarma-egoerak irauten duen bitartean, epe berean alokairu-kontratuak luzatzeaz gain.

Helburua
2.3. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Etxebizitzatarako laguntzak.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
340.000 €
Gai sektorialak
Tokiko merkataritza, Zerga-sistema, Etxebizitza
Gauzatze-egoera

Amaituta

2.4.1. Etxebizitza birgaitzeko obra txikietarako laguntzen programa berezia.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Obra txikiak egiteko 6.000 eurorainoko zuzeneko laguntzak; Udalak zenbateko osoaren % 20 jarriko du obra egin ahal izateko, Surbisaren eremuan. RENOVE Viviendas Bilbao Plana du izena.

Helburua
2.4. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Etxebizitzak birgaitzeko laguntzak.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
500.000 €
Gai sektorialak
Obrak eta azpiegiturak, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Etxebizitza
Eremu geografikoak
Guztiak
Gauzatze-egoera

Amaituta