Tokiko merkataritza
Ekintzen jarraipena
(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)
Konprometitutako aurrekontua, guztira
Eguneratze-data: 2021/03/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = 500.000 €
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 54.500€
2021/02/24n konprometitutako aurrekontua = 376.580,29 €
Konprometitutako aurrekontua, guztira = 430.580,29 €.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Garatze bidean, neurria 2021era hedatzen da.
Eguneratze-data: 2021/03/31
Bigarren deialdian, enpresako 300 € eta 1.000 € arteko zenbatekoa ezarri zen, eta 222.750 €-ko aurrekontu-zuzkidura zuen. Jasotako eskaera kopuruaren arabera, beste aurrekontu hori 222.750 €-an handi zitekeen. Guztira, 730 eskaera jaso dira, eta, azkenean, 474 enpresak aurkeztu dute betekizunak betetzen dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa.
2021eko otsailaren 24an, laguntzen bigarren deialdia ebatzi da, 376.580,29 €-ko zenbatekoarekin.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31
Osasun-egoera dela eta, ezin izan da erakunde arteko sustapen-ekintza gisa planteatu zen programa hau 2020an abian jarri.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Garatze bidean, neurria 2021era hedatzen da.
Eguneratze-data: 2020/12/31
Neurri gehigarri hori abenduaren 3an adostu zenez, 2021ean zehar aplikatuko da.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = 3.255.000 €
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua (*) = 2.107.011 €
(*) Balioespen-irizpide gisa, kontuan hartu da ebazteke dauden 30 espedienteak dagoeneko itxita dauden gainerako espedienteen batez besteko laguntza berarekin ebazten direla.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31
Azkenik, 1.907 laguntza-eskaera jaso dira guztira (bikoiztutako eskabideak ezabatu ondoren); horietatik 1.849 onartu dira, eta 28 ukatu, baldintzak ez betetzeagatik. 30 espediente geratu dira ebazteke.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = 500.000 €
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 500.000 €
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31
500.000 €-ko zuzkidurako bonu-programa bat diseinatu da, eta sektoreari laguntzea zuen helburu, kulturaren kontsumoa sustatzeko pizgarrien bidez. Bilboko Udalak kultura-produktuaren edo -zerbitzuaren kostuaren % 50 estaltzen zuen, eta, gainera, bateragarriak eta metagarriak ziren beste administrazio batzuek abian jarritako beste pizgarri batzuekin.
Azaroaren 18an hasi zen bonuak erosteko eta kontsumitzeko fasea.
2021eko urtarrilaren amaieran, bonu guztiak erosi ziren (34.261), eta bonu horien % 75 trukatu ziren. Programa horretara kultura-zerbitzuen 106 establezimendu eta enpresa atxiki ziren.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = E/D (kostu erantsirik gabe)
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = E/D (kostu erantsirik gabe)
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31
Neurri horrek hainbat fase izan ditu 2020an pandemiaren egoerara egokitzeko, eta zenbait aldi bereiz daitezke:
- Martxoaren 9ra arte, Espazio Publikoko Zuzendaritzak 1.185 terraza zituen baimenduta.
- Konfinamendu-aldiaren ondoren, Espazio Publikoko Zuzendaritzak terrazak instalatzeko baldintzak aldatu behar izan zituen, terrazak instalatzea ahalbidetzeko eta ostalaritza-sektorearen garapen ekonomikoari laguntzeko. Gauzak horrela, erabaki zen aukera ematea galtzadan (TAO gunea) (140 baimen), 4 metrotik beherako espaloietan (16 baimen), 4 metrotik gorako espaloietan (532 baimen) eta espaloietan terraza berriak (86 baimen) instalatzeko. Hainbat arrazoirengatik (leku faltagatik, oro har) 351 eskaera ukatu dira. Baimen horiei Zazpikaleetan (6) edukiera txikiko tabernetan mahai altuak eta bi aulki jartzeko baimenak gehitu beharko litzaizkieke. Guztira, 1.131 espediente izapidetu dira aldi horretan, eta guztira 780 baimen eman dira.
- Gaur egun, titular-aldaketen, terraza berrien eta ordutegi-aldaketa baimenduta duten 3. taldeko ostalaritza-lokalen kasuan baino ez dira izapidetzen terrazak jartzeko eskaerak.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = 100.000 € (diru-sarrera txikiagoa).
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 98.375 € (diru-sarrera txikiagoa).
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31
Praktikan, neurri zehatz horrek gastrobarrek, La Ribera/Jazz tabernak eta Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolak ordaintzen duten kanonaren % 100eko hobaria eta udal-merkatuetako merkatariek ordaintzen duten kanonaren % 50eko hobaria ekarri du 2 hilabetez (2020ko maiatzeko eta ekaineko ordainagirietan deskontatu zaie).
Neurri horrek Erribera, San Inazio, Zabalgune, Deustu, Trauko, Labayru eta Otxarkoagako merkatuei eragin die, eta Erriberako Merkatuan dauden 108 postu tradizional, 2 jatetxe-lokal eta Sukaldaritza Eskola izan dira onuradun.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = 340.000 € (diru-sarrera txikiagoa)
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 285.807 € (diru-sarrera txikiagoa)
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31
Udal Etxebizitzen merkataritza-lokalen alokairu-kuotak 3 hilabetez ordaintzetik salbuetsi da eta, horrez gain, alokairu-kontratuak 6 hilabetez luzatu zaizkie hala eskatu duten negozioei.
Guztira, 422 merkataritza-lokal izan dira neurri horren onuradun.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Neurria bertan behera utzi izana
Eguneratze-data: 2020/12/31
Osasun-alarmako egoeraren ondorioz, ezinezkoa izan da neurri hori bere garaian diseinatutako baldintzetan betetzea.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = E/D (kostu erantsirik gabe).
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = E/D (kostu erantsirik gabe).
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = 350.000 €(270.000 € merkataritza-elkarteentzat + 80.000 € ostalaritza- elkarteentzat).
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 350.000 € (% 20 merkataritza elkarteentzat+ % 100 ostalaritza- elkarteentzat 2021ean).
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena.
Eguneratze-data: 2020/12/31
Emandako laguntza izendunari esker, Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak hainbat sustapen-neurri garatu ahal izan ditu.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Diseinatutako eta prestatutako neurria, 2021ean hasiko dena
Eguneratze-data: 2020/12/31
- Turoperadoreekiko bitartekotza sustatzeko ekintzak (fam trips)
1. eta 2. faseak (Match live, Virtual match) 2021eko lehen hiruhilekoan gauzatuko dira.
3. fasea (Match in place) 2021eko azken hiruhilekoan kontratatu eta egingo da.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = Ez zegoen halakorik modu bereizgarrian. 2.2.14, 2.2.15 eta 2.2.16 neurrien aurrekontua 450.000 €-koa zen.
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 157.821 €.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31
Alderantzizko sustapeneko jarduketa horiek bi ekintza-taldetan banatzen dira:
- Kazetariekiko bitartekotza sustatzeko ekintzak (fam press)
Kazetariak konprometituta eta harremanetan daude, eta estatuko, Frantziako (Akitania) hurbileko eta Portugaleko merkatukoak dira.
Ez dira gauzatu, mugikortasuna debekatuta zegoelako eta hiriko turismo-eskaintzaren zati handi bat itxita zegoelako.
- Turoperadoreekiko bitartekotza sustatzeko ekintzak (fam trips)
Proiektua nazioarteko merkatuetako turoperadoreei zuzenduta dago eta "MATCH Bilbao-Bizkaia" izena du.
Hiru fase ditu: Match live, Virtual match eta Match in place. 1. eta 2. faseak kontratatu dira (2021eko lehen hiruhilekoan gauzatuko dira).
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = Ez zegoen halakorik modu bereizgarrian. 2.2.14, 2.2.15 eta 2.2.16 neurrien aurrekontua 450.000 €-koa zen.
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 94.300 €.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31
Uztailean abiarazitakoez gain, honako sustapen-jarduera hauek ere egin dira:
- “Bilbao Bizkaia, gastronomiaren esentzia” kanpaina. Volotearekin batera gauzatu da, eta, kasu honetan, 3 hiri igorleri bideratu zaie: Sevilla, Malaga eta Valentzia.
- COVID ondorengo garairako sustapen-euskarri bereziak egitea.
- Bilbao Bizkaia mapa tematiko berriak (Txakolina, Shopping-a, Drive & Enjoy, City & Experience). Bilbo, Bizkaia eta hiri mugakideetako turismo-bulego guztietan, museoetan, interpretazio-zentroetan eta bidaiariak bisitatzeko baliabide turistikoetan banatu dira.
Ekintza horiek inpaktu handia izan dute. Adibidez, Vueling eta Volotearekin batera egindako kanpainek 7 milioi inprimatze baino gehiago lortu dituzte.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = 1.000.000 €.
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 1.000.000 € (*)
(*) 200.000 € barne, bonuen erakunde arteko programarako.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = 150.000 €.
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 165.272 € (*).
(*) Zuzeneko kostuak, Komunikazio Kabinetearen urteko akordioak dituzten komunikabideetako (irratiak, aldizkariak eta tokiko webguneak) kanpainei egotz dakiekeen kostua eta udal-euskarriei dagokiena (autobusak, kanpoaldea, ekipamenduetako pantailak, kale-argiak, etab.) sartu gabe.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31
Proiektua 2 fasetan garatu da:
- Tokiko merkataritzaren sustapen orokorreko hasierako fasea (ekainaren 29tik urtea amaitu arte). Kanpaina 3 txandatan antolatu da (ekaina-uztaila, iraila-urria eta abendua).
- Bigarren fasea, berriz, merkataritza- eta kultura-bonuak sustatzera bideratu da (azaroaren 23tik urtea amaitu arte).
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Diseinatutako eta prestatutako neurria, 2021ean hasiko dena
Eguneratze-data: 2020/12/31
Ekintza 2021ean gauzatuko da, baina 2020rako aurreikusitako aurrekontua Bilbao Aurrera 2021eko aurrekontua indartzeko zenbateko konprometitu gisa mantenduko da.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = 500.000 €.
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 500.000 € (2021ean gauzatzeko).
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31
Osasun-egoera dela eta, ezin izan da erakunde arteko sustapen-ekintza gisa planteatu zen programa hau abian jarri.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Diseinatutako eta prestatutako neurria, 2021ean hasiko dena
Eguneratze-data: 2020/12/31
Ekintza 2021ean gauzatuko da, baina 2020rako aurreikusitako aurrekontua Bilbao Aurrera 2021eko aurrekontua indartzeko zenbateko konprometitu gisa mantenduko da.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = 1.000.000 €.
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 1.000.000 € (2021ean gauzatzeko).
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31
Bonu-programak 1.000.000 €-ko hornidura izan du, eta sektoreari laguntzea zuen helburu, hiriko saltokietan kontsumoa sustatzeko pizgarrien bidez. Bilboko Udalak kultura-produktuaren edo -zerbitzuaren kostuaren % 50 estaltzen zuen, eta, gainera, bateragarriak eta metagarriak ziren beste administrazio batzuek abian jarritako beste pizgarri batzuekin.
Azaroaren 18an hasi zen bonuak erosteko eta kontsumitzeko fasea.
2021eko urtarrilaren amaieran, bonu guztiak erosi ziren (48.727), eta bonu horien % 87 trukatu ziren. Programa honi atxikitako 1.150 saltokietatik 989ri eman zitzaien onura.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = 140.000 € (diru-sarrera txikiagoa).
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 139.350 €: 7.000 €-ko gastua eta 132.350 € gutxiagoko diru-sarrera, BCBko kuotak barkatzeagatik.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31
Azokak, kongresuak eta ekitaldiak antolatzeko zuzeneko laguntzen deialdia Bilbao Ekintzaren Administrazio Kontseiluak onetsi zuen irailaren 11n.
Deialdiak 2 proiektu babestu ditu, bata pizgarrien preskriptoreak dituen ekintza bati dagokiona eta bestea Bilbo MICE helmuga berezi gisa aurkezteari dagokiona.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = 20.000 €.
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 18.000 €.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31
www.reservabilbaobizkaia.eus plataforma digitalaren bidez, edozein pertsonak eskura ditzake Bilbao Bizkaiako 124 turismo-enpresek eskaintzen dituzten 220 esperientzia inguru.
Erreserbak egiteko zentralak jardueraren arreta eta salmenta pertsonalizatzen ditu, xede-publikoaren tipologiaren arabera. Erabiltzaileari berariazko eta neurrira egindako arreta-zerbitzua ematen zaio, eta horrek helmugari eta zerbitzuari buruzko pertzepzio ona izatea ahalbidetzen du. Gainera, saldu ondorengo zerbitzua ematen da eta berme eta lasaitasun handiagoa ematen zaio erabiltzaileari.
2020/12/31ra arte, erreserben webguneak 101.337 bisita jaso ditu guztira, 42.280 erabiltzaileren eskutik.
Halaber, lan egin da etorkizunean produktu eta zerbitzu horiek Turismo Bulegoan sal daitezen Horretarako, bulego horretan lan egiten duten pertsonei prestakuntza egokia eman zaie.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Garatze bidean, neurria 2021era hedatzen da
Eguneratze-data: 2020/12/31
Zerbitzua datozen asteetan zabalduko da, beharrezko espezializatuko zerbitzuak esleitu ondoren; beraz, proiektua 2021 ekitaldira zabalduko da.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = 100.000 €.
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 0 €.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31
Zerbitzu hori 2 fasetan planteatu da: lehenengo fasea prestakuntza-pilula edo MOOC (online ikastaroa) bat izango da, eman beharreko aholkularitza-edukiarekin eta -esparruarekin lotuta; bigarren fasea, berriz, enpresei banakako aholkularitza emango zaie, eremu hauetan:
- Ikusizko edukiak sortzea.
- Bideo eta eduki digitalak biralizatzea.
- Merkataritza-trebetasunak trebatzea.
- Legezkotasuna eta ospe digitala babestea.
- Oratoria eta komunikazioa.
- Negozio-ideiak eta -aukerak sortzeko sormen-tresnak.
- Erabiltzaileak ardatz dituen berrikuntza.
Amaitu dute zerbitzua diseinatzen, eta horrek eragin handia izango du merkataritzaren eta zerbitzu-enpresen digitalizazioaren hobekuntzan, jarduera berrabiarazteko bide gisa.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Garatze bidean, neurria 2021era hedatzen da.
Eguneratze-data: 2020/12/31
Oraindik ere aurrekontua geratzen denez, programa 2021eko lehen hilabeteetara zabalduko da, eta zenbatetsi da 15 kasu berriri erantzun ahal izango zaiela.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = 500.000 €
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 54.500 €
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31
Lehenengo deialdi bat jarri zen abian, enpresako 500 €-ko laguntzekin, eta Bilbao Ekintzak ekainaren 19an egindako Administrazio Kontseiluan onetsi ziren haren oinarriak. Guztira, 497 eskaera jaso ziren. Enpresa eskatzaile guztiei baldintzak betetzen zituztela egiaztatzen zuten agiriak eskatu eta espediente guztiak berrikusi ondoren, azkenean 109 laguntza eman ziren, 54.500 €-koak, eta ordaindu gabeko 445.500 €-ko aurrekontua geratu zen. Aurrekontu hori bigarren laguntza-deialdi baterako erabili da, eta haren oinarriak 2020ko azaroaren 6an onetsi ziren.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Garatze bidean, neurria 2021era hedatzen da.
Eguneratze-data: 2020/12/31
Programa 2021eko lehen hilabeteetara luzatuko da, eta guztira 180 enpresak aholkularitza intentsiboko prozesu horietan parte hartu ahal izatea espero da, beren negozio-itxaropenak hobetzeko.
Programa 2021eko lehen hilabeteetara zabalduko da, eta espero da, guztira, 180 enpresak parte hartu ahal izatea aholkularitza intentsiboko prozesu horietan, negozio-espektatibak hobetzeko.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = 80.000 €
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 50.418 €
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako informazioaz eta aholkularitzaz gain, zerbitzuak aholkularitzako bigarren fase intentsiboago eta indibidualizatuago bat gehitu du, egoera berri honetan hiriko ekintzaileentzat, ETE-entzat, mikroETE-entzat eta autonomoentzat bereziki garrantzitsutzat jotzen diren gaietan. Aholkularitza intentsibo hori 4 esparrutan ematen da:
- Komunikazioa.
- Merkataritza eta salmentak.
- Segurtasuna Interneten.
- Joera digital berriak eta kontsumo- eta merkatu-joerak.
Urtearen amaieran 49 enpresa ari ziren aholkularitza jasotzen.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = Ez zegoen halakorik modu bereizgarrian. Zerga-tasaren neurrien aurrekontua (diru-sarrera txikiagoa) 3.000.000 €-koa zen.
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 120.874 € (diru-sarrera txikiagoa).
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31
Guztira, 1.145 enpresak jaso dute laguntza hau, eta honela banatu da:
- 819 enpresa izan dira espazio publikoa eguzki oihal, apintzeko atelada, bitrina, erakusleiho eta markesinekin okupatzearen tasaren onuradun.
- 326 enpresa izan dira espazio publikoa errotuluekin okupatzearen tasaren onuradun.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = Ez zegoen halakorik modu bereizgarrian. Zerga-tasaren neurrien aurrekontua (diru-sarrera txikiagoa) 3.000.000 €-koa zen.
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 518.423 € (diru-sarrera txikiagoa).
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31
Guztira, 959 enpresak jaso dute laguntza hori.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = Ez zegoen halakorik modu bereizgarrian. Zerga-tasaren neurrien aurrekontua (diru-sarrera txikiagoa) 3.000.000 €-koa zen.
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 12.689 € (diru-sarrera txikiagoa).
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31
Guztira, 124 enpresak jaso dute laguntza hori.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = Ez zegoen halakorik modu bereizgarrian. Zerga-tasaren neurrien aurrekontua (diru-sarrera txikiagoa) 3.000.000 €-koa zen.
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 111.222 € (diru-sarrera txikiagoa).
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31
Guztira, 1.994 enpresak jaso dute laguntza hori.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = Ez zegoen halakorik modu bereizgarrian. Zerga-tasaren neurrien aurrekontua (diru-sarrera txikiagoa) 3.000.000 €-koa zen.
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 318.325 € (diru-sarrera txikiagoa).
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31
Guztira, 3.576 enpresak jaso dute laguntza hori.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = 30.000 €.
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 12.100 €.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31
38 bitartekaritza-eskaera jaso dira. Urte amaierara arte 29 kasu itxi dira, eta horietatik 11 kasutan adiskidetasunezko akordioa lortu da.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Azokak, kongresuak eta ekitaldiak antolatzeko laguntzak diseinatzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24
2020ko azken lauhilekoan egiteko azoka, biltzar eta ekitaldiak antolatzeko laguntza zuzenen deialdi bat diseinatu da. Deialdia Bilbao Ekintzako Administrazio Kontseiluan onetsiko da, irailaren hasieran.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Bizkaiko Ostalaritza Elkarteari laguntza izenduna onartzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Ekainaren 25eko osoko bilkuran, Bizkaiko Ostalaritzako Elkarteari emateko laguntza izendun bat onetsi zen, sektoreak eskaintzen dituen zerbitzuak indartzeko, sektore hori baita krisi honek gehien kaltetu dituenetako bat; laguntzari esker, elkarte hori sustapen-neurriak garatzen ari da.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Neurria onartzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Bilboko zonakako elkarteentzako laguntza ekonomikoa, urtero ematen zaien dirulaguntza izenduna % 100 areagotzeko, auzoetan merkataritza-jarduera sustatzeko ezohiko ekintzak egin ahal izan ditzaten. Maiatzaren 28ko osoko bilkuran onetsi zen.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Kultura Bonuen diseinua.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Bonuen diseinua azkentzen ari dira.
Kultura bonu horiek irailean jarriko dira martxan bi esparrutan:
- Kultura-ondasunak saltzen dituzten txikizkako saltokiak.
- Kultura-zerbitzuak ematen dituzten eragileak.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Neurria gauzatzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Irizpideak malgutu dira, baina betiere jarduera mota horien eta bizilagun eta oinezkoen beharrizan eta segurtasunen arteko bizikidetzari eutsiz.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Neurria gauzatzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Neurriak Erribera, San Ignacio, Zabalgune, Deusto, Trauko, Labayru eta Otxarkoagako merkatuei eragiten die, 108 postu tradizionali egin die mesede, baita Erriberako merkatuan dauden 3 jatetxe-lokali eta Sukaldaritza Eskolari ere.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Neurria abiaraztea.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Neurria aplikatzen ari da,
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Sektoreko eragileekin alternatibak aztertzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Sektoreko eragileekin aukera onenak aztertzen ari dira egun horiek berriz hartzeko, negozio-mota horiei aplikatzen zaizkien egungo edukiera- eta jarduera-mugak kontuan izanik. Hala ere, kontuan hartu behar da Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak berriki onetsitako araudiak ez duela uzten momentuz gaueko aisialdiko ordutegiak zabaltzen.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Neurriaren diseinua.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Diseinatzeko fasean.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Gastronomia sustatzeko ekimenak abiaraztea.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Sustapen-jarduera horiek uztailaren bigarren hamabostaldian jarri dira abian eta gastronomiarekin eta gure turismo-eskaintzako beste erakargarritasun batzuekin lotutako osagai indartsua dute; besteak beste, ekimen hauek egin dira:
- “Bilbao Bizkaia, itzuliko zara”, gaikako bideoen kanpaina bat da, helmugako esentzia laburbiltzen duena.
- “Helmuga bat, hamabi izar gastronomiko”, bi kanpaina eta goi-mailako gastronomia, protagonista gisa, bateratzeko balio izan duen mezu nagusia. “Bilbao Bizkaia, helmuga distiratsua” (Madril eta Bartzelonako publiko segmentatuei zuzendutako kanpaina) eta “Dastatu izarrak” (Bilboko eta Bizkaiko tokiko publikoari zuzendutako kanpaina, etxetik hain gertu duten goi mailako gastronomiaren berri izan dezaten).
- “Ciudades como Bilbao cortan el bacalao”, Vueling airelinearekin batera egindako marketin-jarduera, “Jateko moduko hiriak” ekimenaren barruan, gastronomiaren bidez lau hiri igorlerekin konektatuz: Sevilla, Malaga, Valentzia eta Bartzelona.
- Bilbao Bizkaia gaikako mapa berriak: Txakolina, Shopping, Drive & Enjoy eta City & Experience.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Kanpaina martxan jartzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Kanpainak “Erosi, kontsumitu eta dibertitu Bilbon” izena du, uztailean hasi zen eta abendura arte luzatuko da.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Udalaren zuzeneko sustapeneko tartea abiaraztea.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Udalaren zuzeneko sustapenari dagokionez, udaren ostean abian jartzea aurreikusi da, bonuak kudeatu ahal izateko beharrezkoak diren laguntza-zerbitzuak lizitatu eta esleitu ondoren.

Protokoloa Gobernu Batzordean onartzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Uztailaren 8ko Gobernu Batzarrean onetsi zen proiektu honen erakunde arteko aldearen protokoloa; Bilboko Udalak 400.000 € jarriko ditu eta merkataritza-ganberekin lankidetzan gauzatuko da.

Bilbao Convention Bureauko kide izateagatik kuoten barkamenaren jarraipena.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Bilbao Convention Bureauko kide izateagatiko 2020ko kuotak erabat barkatu dira; neurri horren onurak jaso dituzte MICE sektoreko 100 eragile inguruk, eta Udalaren diru-sarrerak 100.000 € murriztea eragin du.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Aurrez aurreko kanalak martxan jartzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Etorkizunean produktu eta zerbitzu horiek Turismo Bulegoan merkaturatzea lantzen ari gara, eta COVID-19aren osasun-protokoloak horretarako aukera ematen duenean jarriko da martxan.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Kanal digitalak martxan jartzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Kanal digitalei dagokienez, www.reservabilbaobizkaia.eus plataforma digitala jarri da abian, Bilbao-Bizkaiako turismo-arloko produktuak eta zerbitzuak saltzeko.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Zerbitzua martxan jartzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Gaur egun 26 kasu lantzen ari da; horietako 10 itxi ditu eta bi aldeetarako mesedegarriak diren 3 akordio lortu dira.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2. deialdiaren aurreikuspena.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Espero da bigarren deialdi bat egingo dela irailean; izan ere, enpresek gastu eta inbertsio horiek egiten jarraitzen dute osasun-agintariek ezarritako segurtasun-protokoloetara egokitzeko.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Neurria onartzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Ekainaren 19an egindako Bilbao Ekintzako Administrazio Kontseiluan onartu ziren.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Eremu berrietarako zerbitzuaren lizitazioa.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Aholkularitza-zerbitzuak lizitatzen ari dira COVID-19aren osteko etapan beharrezkoak diren esparru berrietan: komunikazioa; merkataritza eta salmentak; Interneteko segurtasuna; erosketak, logistika eta hornidura; ordainketa eta kobrantza digitalerako metodoak; eta joera digital eta kontsumo- eta merkatu-joera berriak.
Irailean aholkularitza ematen hasiko da aipatutako esparruetan, gaikako web-mintegiak egin ostean.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Zerbitzuari buruzko webinarra egitea.
Eguneratze-data: 2020/07/24
06/15ean web-mintegi bat antolatu zen, osasun-krisiaren ondoriozko egoera ulertzeko eta zerbitzu berri hori aurkezteko.
09/15ean, beste saio bat egingo da, hizlari berberekin, uda osteko egoerari buruzko informazio eguneratua emateko.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Neurria martxan jartzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Orain arte 837 enpresak eginiko 1.751 kontsulta jaso eta artatu dira.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Neurria onartzea eta martxan jartzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Maiatzaren 28an eginiko osoko bilkuran onetsi zen.
Martxan jarritako neurria.

Martxan jarritako neurria, urte amaierara arte aurreikusten da.

Zerbitzuaren diseinua.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Zerbitzuaren diseinua amaitzen ari da.
Ekintzak irailetik aurrera hasiko dira garatzen.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Zerbitzuaren esleipena.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Zerbitzua abokatu bati esleitu zaio.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)