Kultura eta aisia

Ekintzen jarraipena

(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)

2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31

Hasierako aurrekontua (propioa) = E/D (kostu erantsirik gabe)

2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = E/D (kostu erantsirik gabe)

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Amaituta
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31

Tokiko kultura-eragileekin hartutako konpromiso hori Bilbao Udazkena 2020 eta Bilbao Gabonak 2020 programetan islatu da.  

- Bilbao Udazkena 2020n, 331 ekitaldi egin ziren urrian eta azaroan, eta 22.416 pertsonak hartu zuten parte aurrez aurre (Bilbao 700 programaziotik sarrera-erreserba eta edukiera mugatua zuten ekitaldiak baino ez dira zenbatu), gehi 7.969 online (Zinebi). Bilbao Udazkenak honako hauek bildu zituen: Zinebi Jaialdia, Plazarik Plaza (euskal dantzak), Kaleko Arteak (kaleko emanaldiak), Bilboko Zirkuitua (auzoetako antzerki-emanaldiak), Argazkineta (auzokoek bere auzoari buruz zuten dokumentazioa eta lekukotasunak jasotzea), Bilbao Izan (bisita gidatuak), Bilboko Kalealdia (antzerki eta kale-arteen jaialdia), BAD Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia, Magia Topaketak, Udazkeneko Bertso Saioak, FANT Zinemaldi Fantastikoa, Musika Dibertigarria da (musika klasikoko kontzertuak), Mila Musika Haria (gitarra-kontzertuak), Filarmonikara hurbildu (musika-kontzertuak), Bidebarrieta Kulturgunea (literatura; zientzia; musika; poesia-errezitaldiak; Unamuno, Aresti eta Ángela Figueraren egunak; pentsamendu-jardunaldiak; eta liburuen aurkezpenak), Bilbao 700 Fundazioaren programazioa (Noche Blanca/ Gau Zuria ordezko esku-hartzeak eta instalazioak, Bilbao Ars Sacrum), eta “El Cine que viene / Badatorren Zinema” zikloa.  

- Abenduan egin zen Bilbao Gabonak 2020, eta bertan honako hauek bildu ziren: Kultur Gabonak programak Bilboko 8 barrutietan, Bidebarrieta Kulturgunea (literatura, zientzia, kontzertuak, Euskararen Eguna, poesia-errezitaldiak), Bilbainadas gala eta Argazkineta showa. Guztira, 54 kultura-ekitaldi izan ziren, eta 2.369 pertsona bertaratu ziren. 

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Amaituta
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31

Hasierako aurrekontua (propioa) = E/D (kostu erantsirik gabe)

2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = E/D (kostu erantsirik gabe)

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Amaituta
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31

Uztailean, abuztuan eta irailean Bilbao Uda 2020 programa gauzatu da: birprogramatutako 376 jarduera egin dira, eta 36.597 pertsonak hartu dute parte (Azkuna Zentroko ekitaldi batzuetara bertaratutakoak zenbatu gabe). Horrez gain, online bazter Fest programaren 1.783 ikustaldi izan dira.  

Bilbao Uda 2020k programa hauek hartu ditu: Kaleko Arteak (kaleko emanaldiak); Uda Jazz; Bilborockeko kontzertuak; Bazter Fest (emakumeen hip-hop jaialdia); Bilbao Izan (bisita gidatuak); Bertso Saioak; Bidebarrieta Kulturgunea (literatura, musika eta poesia); La Fundición (antzerkia eta dantza); Una Ría con duende (flamenko-jaialdia); antzerki-ikuskizunak, kontzertuak eta errezitaldiak Arriaga Antzokian; arte garaikidearen erakusketak eta topaketak eta zine-zikloak Azkuna Zentroan; erakusketak, hitzaldiak eta zinema Bilbao Arten; eta emanaldiak Campos Antzokian. 

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Amaituta
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31

Hasierako aurrekontua (propioa) = E/D (kostu erantsirik gabe)

2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = E/D (kostu erantsirik gabe)

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Amaituta
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31

2 diru-laguntza mota egin dira:

- Diru-laguntza orokorrak. 129.200 € bideratu dira kultura-jarduerei buruzko programak egiteko. Hasiera batean, hiribilduko 27 erakunderi eman zaizkie; baina, horietako batek uko egin dio eta beste bik ez dute beren proiektua aurkeztu; beraz, guztizko zenbatekoa besteen artean banatu da.

- Diru-laguntza izendunak. 28 erakunderi eman zitzaizkien dirulaguntza izendunak, 751.000 €-ko zenbatekoan; hala ere, batek uko egin zion, eta, azkenean, 748.090 € eman zitzaizkien 27 erakunderi. 

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Amaituta
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31

Hasierako aurrekontua (propioa) = 28.000 €

2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 28.000 €

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Amaituta
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31

Laguntza honi esker, bertoko arte eszenikoen konpainiek euren proba-saioak egin ahal izango dituzte dohainik.

Guztira, bertoko 17 konpainiak jaso dute laguntza hau. 

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Amaituta
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31

Hasierako aurrekontua (propioa) = 200.000 €

2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 211.145 €

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Amaituta
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31

Irailaren 16tik aurrera, poltsa horren erabakia argitaratu zen, eta 56 proiektuk parte hartu zuten.  

Proiektuak hiriko jardueren programazioan txertatu dira 2020ko azken lauhilekoan eta 2021eko urtarrilean. 

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Amaituta
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31

Hasierako aurrekontua (propioa) = 100.000 €

2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 101.640 €

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Amaituta
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31

Sektoreko eragileen parte-hartzearekin diseinatu da laguntza horiek arautzeko deialdia. Deialdia itxi ostean, ikus-entzunezko 15 proiektu onartu dira, eta epaimahai batek horien artetik 6 aukeratu zituen irailean.

Honako proiektu hauek hautatu dira: 

- Begira Bideoak-en "Ederra zara" proiektua. Bilbo isildu eta kaleak hustu ziren unea du ardatz, hiria goizetan iratzarrarazten zuen zarata isildu zenekoa, ezohiko lasaitasun batek bilbotarren biziak irentsi zituenekoa.

- Galapan etxearen "Harria eta Bidea" lanak Bilbora doan eta bere etxetik hiriarekin harremanetan jartzen den Bermeoko bizilagun baten istorioa kontatzen du.

- Leku Elkartearen "Hirian ibiltzeko jarraibideak". Marrazki bizidunezko proiektu bat da, eta, begirada poetiko eta sortzaile baten bidez, hirira itzultzea proposatzen du, bizitzeko espazio gisa.

- Marrazki bizidunezkoa da, halaber, Unikoren "Bilbao, hiri ibiltaria", hiriko antzinako oroitzapenak hurbilarazteko eta etorkizunari buruz hausnartzeko lengoaia oniriko eta esperimentala erabiltzen duen film laburra.

- Veredastudioren "Bilbao mugimendu etengabea" lanak dokumental bisualeko estetika duen pieza bat proposatzen du, irudi dinamikoen eta giro-musikaren bidez hiri kosmopolitan sartzen garelako sentsazioa emango diguna.

- Azkenik, Bitart New Mediaren "Soinuen begirada". Bilboko bizitza musikaleko hainbat protagonistarekin egindako elkarrizketen bidez, musikan murgilduko da, hiriko jardueraren funtsezko sektore kultural gisa.

Hautatutako proiektu bakoitzak 14.000 €-ko dirulaguntza gehi BEZa jaso du, eta guztiak abenduaren 31 baino lehen entregatu dira. 

Prozesu guztia Arriaga Antzokiaren bidez bideratu da (Zinebi). 

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Amaituta
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31

Hasierako aurrekontua (propioa) = 100.000 €

2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 100.000 €

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Amaituta
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31

Aimar Arriolak, Andrea Estankonak eta Maite Martinez de Arenazak osatu zuten epaimahaia eta 27 artistaren (11 emakume eta 16 gizon) 25 proiektu aukeratu ditu, "Ekaitzaren ostean" izeneko deialdian parte hartu zuten 128 artistaren artean. Abenduaren 31n, hautatutako obra guztiak amaituta eta entregatuta zeuden. Hautatutako lan horien erakusketa otsailaren 19tik apirilaren 9ra bitartean egingo da Abandoko Udal Zentroan, Euskal Museoan, Berreginen Museoan eta San Frantziskoko Aztarnategian.  

Horrekin batera, testu kritikoen "Isiluneen artean" izeneko deialdia egin da. Deialdi horren bidez, 15 testu hautatu dira (8 emakumerenak eta 7 gizonenak), eta BilbaoArteren webguneko atal kritiko berrian argitaratuko dira.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Amaituta
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31

Hasierako aurrekontua (propioa) = 100.000 €

2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 100.660 €

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Amaituta
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31

Sektorearen egoera ikusita, erabaki da laguntza-deialdirik ez egitea eta proiektu zehatzetan lan egitea. 

4 proiektu sustatu dira:

-  "Filarmonikara hurbildu". Azaroaren 21etik abenduaren 4ra Elkarte Filarmonikoan egindako 5 kontzertu, Guztira, 1.790 pertsona bertaratu ziren.

 - "El Cine que viene/Datorren Zinema". 7 film proiektatu ziren azaroaren 25etik abenduaren 1era bitartean Golem-Alhondiga aretoetan, eta 779 pertsona bertaratu ziren.

- Kafe Antzokia 25. Urte. Abenduaren 15ean ospatu zen 25. urteurrena ospatzeari babesa ematea.

- Campos Eliseos Antzokiaren programazioari babesa ematea: 2 ikuskizunen 13 emanaldi egin ziren abuztuaren 21etik irailaren 6ra, eta 3.553 pertsona bildu ziren.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Amaituta
Diseinatutako eta prestatutako neurria, 2021ean hasiko dena.
Eguneratze-data: 2020/12/31

COVID-19aren ondoriozko murrizketak direla eta, jardueren hasiera atzeratzea eta 2021eko otsaila, martxoa eta apirila bitartean gauzatzea erabaki zen. 

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31

Hasierako aurrekontua (propioa) = 300.000 €

2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 300.000 €

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31

Deialdi horren oinarriak irailaren 11n onetsi zituen Bilbao Ekintzaren Administrazio Kontseiluak.  

Guztira 103 eskaera jaso dira, eta 26 proiektu onartu dira. Proiektu bakoitzak 5.000 € eta 20.000 € bitarteko dirulaguntza jaso du. Proiektuen profila askotarikoa da, eta sormen- eta kultura-sektoreetako diziplina guztiak hartzen ditu: arte eszenikoak, musika, elkarlaneko diseinua, ikusizko arteak, moda jasangarria... Garatuko diren formatuak ere askotarikoak dira: joko antzeztuak, performanceak, ibilbide gidatuak, erakusketak, irrati-showak, eta abar, betiere herritarrak dinamizatzeko helburua badute.  

26 proiektuei dirulaguntzak eman ondoren, elkarrizketak izan dira dirulaguntza jaso duten enpresa guztiekin, datak eta kokapen onenak elkarrekin adosteko, bai eta jarduerak hiriko barruti guztien artean modu orekatuan banatzeko ere. 

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31

Hasierako aurrekontua (propioa) = 500.000 €

2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 500.000 €

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Amaituta
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31

500.000 €-ko zuzkidurako bonu-programa bat diseinatu da, eta sektoreari laguntzea zuen helburu, kulturaren kontsumoa sustatzeko pizgarrien bidez. Bilboko Udalak kultura-produktuaren edo -zerbitzuaren kostuaren % 50 estaltzen zuen, eta, gainera, bateragarriak eta metagarriak ziren beste administrazio batzuek abian jarritako beste pizgarri batzuekin.  

Azaroaren 18an hasi zen bonuak erosteko eta kontsumitzeko fasea.  

2021eko urtarrilaren amaieran, bonu guztiak erosi ziren (34.261), eta bonu horien % 75 trukatu ziren. Programa horretara kultura-zerbitzuen 106 establezimendu eta enpresa atxiki ziren. 

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Amaituta
Neurria gauzatzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24

Kultura Arloaren eta Lankidetza, Bizikidetza eta Jaiak Arloaren eskutik garatuko da, Uda 2020 programaren bitartez.

Deialdia onartzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24

Uztailaren 8ko Gobernu Batzarrean onetsi da deialdiaren banaketa.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen
Neurria gauzatzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24

Neurria aplikatzen ari da.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen
Proiektuen deialdia.
Eguneratze-data: 2020/07/24

Proiektuen deialdia ekainaren 24an onetsi zen, eta uztailaren 30era arte luzatu zen proiektuak aurkezteko epea.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen
Neurriaren diseinua.
Eguneratze-data: 2020/07/24

Sektoreko eragileekin batera, laguntza horiek arautuko dituen deialdia diseinatzen ari dira. Uztailean jarriko da abian, eta proiektuak aurkezteko azken eguna abuztuaren 31 izango da, jarduerak irailetik aurrera egin ahal izateko. 

Aukeratutako proiektu bakoitzak 14.000 €-ko dirulaguntza jasoko du. Guztira, 6 proiektu aukeratuko dira.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen
Neurria gauzatzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24

Programa egiten ari da.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen
Deialdia diseinatzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24

Sektoreko eragileekin batera, laguntza horiek arautuko lituzkeen deialdia diseinatzen ari dira, jarduerak irailetik aurrera egin ahal izateko.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen
Deialdia diseinatzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24

Deialdi ireki bat diseinatu da Kultura Arloaren eta Ekonomiaren Garapena, Merkataritza eta Enplegua Arloaren artean, urtearen azken hiruhilekoan gauzatuko liratekeen jarduera mota horiek babesteko. 

Deialdia irailaren lehen hamabostaldian argitaratuko da, Bilbao Ekintzaren Administrazio Kontseiluak onetsi ostean.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen
Kultura Bonuen diseinua.
Eguneratze-data: 2020/07/24

Bonuen diseinua azkentzen ari dira.

Kultura bonu horiek irailean jarriko dira martxan bi esparrutan:

- Kultura-ondasunak saltzen dituzten txikizkako saltokiak.

- Kultura-zerbitzuak ematen dituzten eragileak.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen