2.1.2. Udal Jabari Publikoaren Erabilera Pribatiboaren eta Aprobetxamendu Bereziaren Tasa, Mahaiak, Mahai-hankabakarrak, Aulkiak, Karpak, Lorontziak, Eguzkitakoak edo gisa bereko instalazioak erabiltzeari dagokionez.

2021eko ekitaldirako, ordaindu gabe uztea Jabari Publikoaren Erabilera Pribatiboaren eta Aprobetxamendu Bereziaren Tasa, Mahaiak, Mahai-hankabakarrak, Aulkiak, Karpak, Lorontziak, Eguzkitakoak edo gisa bereko instalazioak erabiltzeari dagokionez. Halaber, 2021eko ekitaldian ordainketatik salbuetsita geratuko dira lehen aipatutako jardueretarako lizentziak eta baimenak emateagatik sortzen diren tasak.

Helburua
2.1. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Enpresei zuzendutako pizgarri fiskalak. (Ogasun Saila)
Hasiera-data
2021/01/01 (aurreikusitakoa 2021/01/01)
Amaiera-data
2021/12/31 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Tokiko merkataritza, Zerga-sistema, Espazio publikoa
Gauzatze-egoera

Amaituta

Jarraipena

Egindako jardueren segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30

Bide publikoa mahai-hankabakarrekin okupatzeagatik 2021 ekitaldiari dagokion urteko tasa  ordaintzetik salbuetsi da.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Amaituta