2.2.1. COVID-19 Aholkularitza Integraleko Zerbitzua.
COVID-19ari eta haren ondorioei buruzko aholkularitza integralerako leihatila bakarra, gure hiriko enpresei zuzenduta. Zerbitzu honek behar bezainbeste denboraz iraungo du; halaber, berari lotuta eduki informatibo digitalak ere garatuko dira, laguntza eta diru-laguntzei eta egoera hau kudeatzeko moduari buruzko informazio orokorra eskuratzeko bidea eskainiz, informazio hori enpresa gehiagotara iritsi dadin.
- Helburua
- 2.2.a. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Saltoki, mikroETE, autonomo eta ekintzaileen lehiakortasuna berreskuratzeko eta hobetzeko laguntza.
- Hasiera-data
- 2021/01/01 (aurreikusitakoa 2021/01/01)
- Amaiera-data
- 2021/12/31 (aurreikusitakoa)
- Aurrekontua
- 30.000 €
- Gai sektorialak
- Tokiko merkataritza, Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua, Industria
Prozesatzen
Jarraipena
Egindako jardueren segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30
Kontsultei arreta eskaintzeko zerbitzua 2020an jarri zen abian, eta garatzen jarraitzen du, nahiz eta kontsulten kopurua nabarmen murriztu den azken hiletan. 2021eko ekainaren 28an, Bilbao Ekintzaren talde teknikoak, abian jarri zenetik, 862 enpresak eginiko 1.793 kontsulta ebatzi dituzte guztira.
Informazio- eta aholkularitza-zerbitzu horretaz gainera,neurriak banakako aholkularitzako bigarren fase bat ere jasotzen du egoera berri honetan bereziki garrantzitsutzat jotzen diren arloetan (Komunikazioa; Merkataritza eta salmentak; Interneteko segurtasuna; eta Joera digital eta kontsumo- eta merkatu-joera berriak). 2021eko ekainaren 28an, 85 enpresak jaso dute aholkularitza.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)