1.1.1. Aldizkakoak ez diren Udal Laguntza Berezien ohiz kanpoko programa.
Udalak % 100ean finantzatutako programa, koronabirusaren ondorioz diru-sarrerarik ez daukaten edo diru-sarrera gutxiago dituzten baina GLLak jasotzeko betekizunak betetzen ez dituzten pertsonei laguntzeko. GLLen kasuan bezala, pertsona horiek prestazio ekonomiko bat jasoko dute, elikaduraren oinarrizko beharrak asetzeko eta etxebizitzak mantendu ahal izateko.
- Helburua
- 1.1. GIZARTE-KOHESIOA. Diru-sarreraren falta arintzeko neurriak.
- Hasiera-data
- 2021/01/01 (aurreikusitakoa 2021/01/01)
- Amaiera-data
- 2021/12/31 (aurreikusitakoa)
- Aurrekontua
- 425.000 €
- Gai sektorialak
- Gizarte-ekintza, Familia
Prozesatzen
Jarraipena
Egindako jardueren segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30
Ekainaren 16an, 129 laguntza zeuden dekretatuta 246.156 €-ko zenbatekoarekin (batez beste 1.908 € espediente bakoitzeko).
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)