2.2.5. MICE (azokak, batzarrak eta konbentzioak) sektoreari zuzendutako laguntza espezifikoa.

Bilbao Convention Bureauko kide izateari dagokion kuota salbuestea 2021eko lehenengo seihilekoan, eta beste neurri batzuk aplikatzea sektorearen proiektuak sostengatzeko.

Helburua
2.2.a. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Saltoki, mikroETE, autonomo eta ekintzaileen lehiakortasuna berreskuratzeko eta hobetzeko laguntza.
Hasiera-data
2021/01/01 (aurreikusitakoa 2021/01/01)
Amaiera-data
2021/12/31 (aurreikusitakoa)
Aurrekontua
100.000 €
Gai sektorialak
Tokiko merkataritza, Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua, Zerga-sistema, Industria
Gauzatze-egoera

Prozesatzen

Jarraipena

Egindako jardueren segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30

Bilbao Convention Bureauko kide izateagatiko 2021eko lehen seihilekoko kuota barkatu da jada.  Gainera, 2021eko MICE jarduera oraingoz oso apala dela kontuan izanik, barkatze hori ekitaldi  osora zabaltzea proposatu da maila teknikoan.

Familiartekotze-bidaiak finantzatzeko onetsitako laguntzei dagokienez, bidaien 2 erakunde  sustatzaileek gauzatze-proposamen zehatz bat egin dute, garatu ahal izateko. Bestalde,  laguntzen deialdi berri bat ireki da, aurreko urtekoen osagarria. Deialdi berri hori 2021eko  abenduaren 31ra arte egongo da irekita, eta horrekin lotuta oraingoz ez da eskaerarik jaso, nahiz  eta zenbait kontsulta egin diren.

Food 4 Future ekitaldia babestu da, etorkizuneko apustu sendo gisa, eta datozen 3 urteetarako  babesletza-akordio bat egin da, Ekitaldiak lehenengo ediziorako kalkulatutako itxaropenak  gainditu ditu: 80 enpresak erakutsi dituzte beren soluzio, ekipo, teknologia eta proiektu  berritzaileenak; bioteknologiaren, elikadura-zientzia eta -segurtasunaren, digitalizazioaren,  Blockchain delakoaren, adimen artifizialaren, automatizazioaren eta robotikaren arloko  nazioarteko aditu ugarik parte hartu dute, eta nazioarteko 300 hizlari inguru jardun dira.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen