2.2.6. Bilbao Bonuak.

Saltokietan, ostalaritzan, kulturan eta baita turismoa erakartzeko ekimenetan ere kontsumitzera animatzeko neurri gisa, bonuek jarraitzen dute izaten sektore guztietatik planteatzen diren funtsezko neurrietako bat.
2020ko azken hiruhilekoan merkataritza eta kulturaren alorreko bonuetan izandako esperientziak oso inpaktu handia izan du, eta, hortaz, berarekin jarraitzeko asmoa dago, programaren alderdi guztiak hobetuz, neurria inplikatutako sektore guztiekin batera ebaluatu eta gero. Besteak beste, honako alderdi hauek aztertuko dira: jardueraren epigrafeak; bonuen kopurua pertsona eta saltoki bakoitzeko; hobariaren ehunekoa; eta lurralde-banaketa. 2020rako aurreikusitako turismo eta ostalaritzako bonuak, jadanik onartuta eta haien garapen teknologikoa eginda egon arren, 2021ean aktibatuko dira haien helburuak guztiz bete ditzaten.
Neurri honen kasuan, bereziki garrantzitsua izango da haien ezartze-egutegiak pandemiaren bilakaerara egokitzea.
2021eko Bonuen Aurrekontua (2021erako aurrekontu espezifikoa. Turismo eta ostalaritzako bonen kasuan, 2021eko exekuzioak 2020an gastatu ez zen aurrekontua ere hartuko du barne):
- Merkataritzako Bonuak: 1.000.000 €.
- Kulturarako Bonua: 400.000 € (3.1. neurrian sartuta).
- Ostalaritza/Jatetxeen Bonua: 1.000.000 €.
- Turismorako Bonua: 600.000 €.

Helburua
2.2.b. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Zuzeneko kontsumorako pizgarriak Bilbon. Bilbao Bonuak.
Hasiera-data
2021/01/01 (aurreikusitakoa 2021/01/01)
Amaiera-data
2021/12/31 (aurreikusitakoa)
Aurrekontua
2.600.000 €
Gai sektorialak
Tokiko merkataritza, Kontsumoa
Gauzatze-egoera

Prozesatzen

Jarraipena

Egindako jardueren segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30

Bilbao Bonuak kanpaina martxoan jaulki zen. Bilboko Udalak 110.000 bonu jarri zituen salgai, 1  milioi euroko aurrekontuarekin. Bonuak bi motatakoak izan ziren, 10 eurokoak eta 20 eurokoak,  eta Udalak horien erdia ematen zuen. Egindako bonu-eskaintzaren % 100 bete zen. Ekainaren  29an, saldutako bonuen % 72 trukatuta zeuden, eta ekainaren 30a izan zen trukea egiteko azken  eguna.

Maiatzean, Merkataritzako Bonuen bigarren kanpaina jarri da abian (2020an egindakoaren  ondoren), guztira 1 milioi euroko aurrekontuarekin. 64.115 bonu eman ziren, bakoitza 30 eurokoa izanik, eta Udalak horien erdia ematen zuen.  Egindako bonu-eskaintzaren % 100 bete da, eta ekainaren 29ra arte saldutako bonuen % 95  trukatuta zeuden.

Aurreikuisita zegoen Turismorako Bonuak udan abian jartzea; baina, sektoreak berak eskatuta,  udazkeneko kanpainan salduko dira, data horretan inpaktu handiagoa izango dutelakoan. Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera eginiko eskaintza da, eta bai aurtengo aurrekontua bai  2020an osasun-egoera zela-eta erabili gabekoa bideratuko dira horretara.

Aurreikusi da udazkenerako Ostalaritzako Bonuen kanpaina berri bat egingo dela.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen