1.1.2. Eten digitala murriztea.
Bilboko doako Wifi sarea handitzea, estaldura auzo periferikoenetaraino zabalduz, gizarte-irizpidea leheneste-irizpidetzat hartuta (eten digitala gehien pairatzen duten auzoak).
- Helburua
- 1.1. GIZARTE-KOHESIOA. Diru-sarreraren falta arintzeko neurriak.
- Hasiera-data
- 2021/01/01 (aurreikusitakoa 2021/01/01)
- Amaiera-data
- 2021/12/31 (aurreikusitakoa)
- Aurrekontua
- 105.000 €
- Gai sektorialak
- Gizarte-ekintza, Zientzia eta teknologia, Oinarrizko zerbitzuak
- Eremu geografikoak
- 1. barrutia (Deustu), 2. barrutia (Uribarri), 3. barrutia (Otxarkoaga-Txurdinaga), 4. barrutia (Begoña), 5. barrutia (Ibaiondo), 7. barrutia (Errekalde), 8. barrutia (Basurtu-Zorrotza)
Prozesatzen
Jarraipena
Egindako jardueren segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30
Azterketa egin da wifi-puntu berriak jarriko diren auzoak eta eremuak zehazteko. Hirian 62 wifi-antena jartzea proposatu da, 30 eremu berritan multzokatuta. Eremua izango da kale-ardatz bat edo plaza bat. Horretarako, eskura dagoen hiri-ekipamendu osoa aprobetxatuko da (zuntz-lineak, paldoak, kale-argiak, semaforoak, armairuak, markesinak...), ahalik eta gehien zabaltzeko. Gainera, 6 zuntz-linea sortuko dira (zuntz optikoko 2 km baino apur bat gehiago), gaur-gaurkoz estaldurarik ez duten Bilboko eremuetan estaldura-sareak eratzeko. Horri esker, wifia areagotu ahal izango da eremu horietan.
Kontratazioa maiatzaren 5ean formalizatu zen. Aurreko txostenean adierazitako moduan, arazo asko ari dira izaten materiala hornitzeko kateetan. Erdieroaleek baldintzatzen dituzten sektore guztiei eragiten diete, azkenaldian prentsan ikusten ari garen moduan, adibidez, automobilgintzari. Kalkulatu da ekipoak uztailaren amaieran iritsiko direla, nahiz eta ez daukagun guztiz bermatuta, arestian aipatutako arrazoiak tarteko.
Bitartean, ekipoen menpe ez dauden zuntz-hedapenak egiten ari gara, bai merkatuetara bai Arabellako zehatza. Lan horiek % 25ean daude eginda, eta espero da uztaileko lehen hamabostaldian amaituko direla.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)