2.2.12. 2021-2022 Enplegu Plana
Horretan sartuko dira, bai udalaren aldi baterako kontratazio zuzenak, bai enpresen aldi baterako kontrataziorako pizgarriak, Lanbiderekin elkarlanean.
- Helburua
- 2.2.e. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Enpleguaren sustapena.
- Hasiera-data
- 2021/01/01 (aurreikusitakoa 2021/01/01)
- Amaiera-data
- 2021/12/31 (aurreikusitakoa)
- Aurrekontua
- 1.000.000 €
- Gai sektorialak
- Enplegua eta talentua
Prozesatzen
Jarraipena
Egindako jardueren segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30
2020-21 Enplegu Plana 2021/06/30ean amaitzen da.
Enplegua sustatzeko ildoan, 251 pertsona kontratatu dira 6 hilabeterako. Horietako 19k lana utzi dute beren borondatez programa amaitu aurretik, merkatu arruntean lana bilatu dutelako.
Kontratatzeko laguntzen ildoan, maiatzean eskaerak egiteko 2. epea ireki zen enpresentzat. 83 dirulaguntza onetsi dira, eta 457.030 €-ko laguntza eman da guztira.
Gaur egun, 2021-2022 Enplegu Planaren eskaera lantzen ari gara, eta aurreikusten da deialdia ekainaren 30ean argitaratuko dela EHAAn. Deialdia argitaratzen denetik, hilabeteko epea egongo da eskaera Lanbiden erregistratzeko. Uneotan, udal-arlo eta -entitateek barne-eskaerak egiteko epea amaitu ostean, aurkeztu beharreko proiektuak baloratzen ari dira eta aurrekontua deialdiak jasotzen dituen ildoetara doitzen.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)