2.2.14. Gizarteratzeko eta Laneratzeko 2021-2022rako Plan Berezien aldeko Sostengua.
Egoera pairatzen duten eta bereziki kalteberak diren kolektibo jakin batzuen enplegua sustatzeko xedez gizarte-erakundeek bultzatzen dituzten ekimenak sostengatzea.
- Helburua
- 2.2.e. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Enpleguaren sustapena.
- Hasiera-data
- 2021/01/01 (aurreikusitakoa 2021/01/01)
- Amaiera-data
- 2021/12/31 (aurreikusitakoa)
- Aurrekontua
- 250.000 €
- Gai sektorialak
- Enplegua eta talentua, Gazteria
Prozesatzen
Jarraipena
Egindako jardueren segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30
2020-2021 PROIEKTU BEREZIA
Ekimen hori oraindik ere jasaten ari garen pandemiaren ondoriozko salbuespen-egoerari aurre egiteko ahaleginak batzeko eta koordinatzeko xedez sortu zen. Bilboko Udala 5 proiektu finantzatzen ari da, beste batzuekin batera, 10 erakunderekin lankidetzan garatuta, eta 365 pertsona izan dira onuradun. Programa praktikak egiteko eta enplegua aktiboki bilatzen laguntzeko azken fasean dago, eta irailerako amaituko dela aurreikusten da.
2021-2022 PROIEKTU BEREZIA
Programa berrian parte hartzen duten 13 gizarte- eta prestakuntza-erakundeak Lanbideren 2021-2022 deialdirako proiektu berriak aurkezteko fasean daude, egitasmoak Bilbao Ekintzako langileekin egiaztatu eta baloratu ondoren. Baterako finantzaketako konpromisoaren arloan ematen zaien laguntzaren izapide guztiak arindu dira, ondoz ondoko lehia-prozedua delako. Erakunde laguntzaileek aurkeztu beharreko 21 proiektuen baterako finantzaketa guztira 250.331 eurokoa da, hau da, horien aurrekontu osoaren % 20koa.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)