1.2.1. Adineko pertsonei lagun egiteko “Urrats bat gehiago” udal programaren zuzkidura ekonomikoa handitzea.

Zenbateko erantsi bat bideratuko da denbora luzez bakarrik, familia-sostengurik gabe eta laguntasunik gabe dauden adineko pertsonen behar berriei erantzuteko, laguntasun-zerbitzu hau eskainiz haien autonomia sustatzeko, ingurunearekiko harremanak bultzatuz eta bakardade egoerak saihestuz.

Helburua
1.2. GIZARTE-KOHESIOA. Kalteberatasun egoeran dauden adineko pertsonei espezifikoki zuzendutako neurriak
Hasiera-data
2021/01/01 (aurreikusitakoa 2021/01/01)
Amaiera-data
2021/12/31 (aurreikusitakoa)
Aurrekontua
325.000 €
Gai sektorialak
Gizarte-ekintza, Adinekoak
Gauzatze-egoera

Prozesatzen

Jarraipena

Egindako jardueren segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30

Dirulaguntza izenduna Aurrerantz Sociedad Cooperativa erakundeari, Mirada Activa Berria  programa garatzeko, bakarrik bizi diren edo etengabeko familia-laguntzarik ez duten pertsonei  jarraipena egiteko. 325.000 euroko zuzkidura eman zaio eta martxoaren 25eko osoko bilkuran  onetsi zen.

Jarduera hauek egin dituzte 2021eko ekainera arte:

  • Bakardade edo ahultasun sozialeko egoerak antzemateko behatokia soziala: 825  pertsonarekin jarri dira harremanetan, zerrendatutako 925 pertsonaren artetik.
  • Komunitatean parte hartzeko zerbitzua (KOPAZE): 8 zerbitzu daude indarrean.
  • Ahulezia-egoeran dauden adineko pertsonak identifikatzeko zerbitzu aktiboa. 30 adinekoen  elkartek eta Euskadiko arlo publiko, ekonomiko eta sozialetako profesionalen 20 erakundek  osatutako sareari eusten zaio.
  • Urrats Taldea, aisiako eta kulturako talde-irteerak: Taldeko 18 irteera egin dira.
  • Nagusi Kafegunean espazioak: 79 parte-hartzaile.
Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen