2.4.1. Etxebizitzak birgaitzeko obra txikiei laguntzeko programa berezia.
Programa berezi honek 2 lerrotan lan egitea dakar berekin:
- 2020an hasitako lerro orokorrarekin jarraitzea, alegia, etxebizitzak erreformatzeko eta birgaitzeko obra txikiei pizgarriak ematea.
- Adineko pertsonei eta/edo mugikortasun murriztuko pertsonei zuzendutako lerro espezifiko berri bat garatzea, euren kabuz bizitzea ahalbidetzen dieten erreforma-obrak euren etxebizitzetan egiteko.
Bi lerroak Bilboko barruti guztietan aplikatuko dira.
- Helburua
- 2.4. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Etxebizitzak birgaitzeko laguntzak.
- Hasiera-data
- 2021/01/01 (aurreikusitakoa 2021/01/01)
- Amaiera-data
- 2021/12/31 (aurreikusitakoa)
- Aurrekontua
- 800.000 €
- Gai sektorialak
- Obrak eta azpiegiturak, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Etxebizitza
- Eremu geografikoak
- Guztiak
Prozesatzen
Jarraipena
Egindako jardueren segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30
Bilboko barruti guztietan aplikatuko diren bi lerrotan lan egitea dakar:
- Renove: 2020an hasitako lerro orokorrarekin jarraitzea, alegia, etxebizitzak erreformatzeko eta birgaitzeko obra txikiei pizgarriak ematea.
- Egokitu: Adineko pertsonei eta/edo mugikortasun murriztuko pertsonei zuzendutako lerro espezifiko berri bat garatzea, euren kabuz bizitzea ahalbidetzen dieten erreforma-obrak euren etxebizitzetan egiteko.
Orain arte 1.425 eskaera jaso dira.
Renove programak bere aurrekontu-partida agortu du, eta izapidetutako egoera hau da: 478 eskaera onetsi dira eta 399.315 € ordaindu dira dirulaguntzetan. Egokitu programak badu aurrekontu-partida, eta izapidetutako egoera hau da: 368 eskaera onetsi dira eta 375.166 € ordaindu dira dirulaguntzetan.
2021 Renove planak sortutako inpaktua hau da:
- Mobilizatutako inbertsio pribatua 6.026.085 €-koa da.
- Onetsitako laguntzak 774.481 €-koak dira.
- Etxebizitzako batez besteko inbertsioa 4.500 €-koa da.
- Eskaerak 8 barrutietan egin dira, eskaera gehiago egin dira 1., 5. eta 6. barrutietan eta gutxiago 3., 4. eta 8. barrutietan.
- Lan gehienak bainugelan, sukaldean, instalazioetan eta arotzerian egin dira.
Adierazi behar da Renove programako 517 eskaera laguntzarik gabe geratu direla, partida agortu delako.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)